Akita
Akita 秋田市 秋田市 (Akita) | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tohoku Akita | ||
Alkatea | Motomu Hozumi (en) | ||
Jatorrizko izena | 秋田市 | ||
Posta kodea | 010-8560 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°43′12″N 140°06′09″E / 39.71989°N 140.10258°E | ||
Azalera | 905,67 km² | ||
Mugakideak | Yurihonjo (en) , Daisen (en) , Kitaakita (en) , Semboku (en) , Katagami (en) , Ikawa (en) , Kamikoani (en) eta Gojome (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 302.984 (2021eko martxoaren 1a) −12.830 (2015) | ||
Dentsitatea | 352 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 018 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Vladivostok, Lanzhou, Passau, St. Cloud, Kenai Peninsula Borough (en) , Hitachiota (en) , Daigo (en) eta Semboku (en) | ||
http://www.city.akita.akita.jp www.city.akita.akita.jp |
Akita (japonieraz: 秋田市 Akita-shi ) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da, Akitako prefeturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 318.926 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniar paleolitotik jadanik populatua izan zen eremua. Jizōden arkeologia eremuan Jomon eta Yayoi aroetako tresna ugari aurkitu dira.
Nara Aroan, 733 urtean, Yamato gorteak Akita gaztelua eraiki zuen bertako Emishi leinuak gobernatu ahal izateko. Sengoku Aroan bertako samurai ugarik agindu zuten bertan baina Edo Aroan Tokugawa shogunerriaren menpeko Satake leinuak Kubota domeinuaz jabetu ziren eta Kubota gaztelua eraiki zuten.
1868ko Meiji berrezarkuntzaren ondoren domeinua desagertu eta Akita prefetura ezarri zen, Akita bera hiriburu zuela. Akita udalerria 1889an eratu zen. 1898an Japoniar Armadaren basea ezarri zen bertan eta 1902an trebidea iritsi zen.
1914an Kurokawa Petrolio findegia eraikitzearekin batera garapen ekonomiko handia izan zuen hiriak. Dena dela Bigarren Mundu Gerran hau izan zen arrazoi nagusia hiriak bonbakatzeko.
1983an lurrikara batek jo zuen baina ez zuen kalte handirik izan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akita prefeturaren kostaldeko lautadan kokaturik dago. Omono ibaiak zeharkatzen du hiria eta Japoniako itsasoan itsasoratzen da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Akita, 1971-2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 13.7 | 19.8 | 21.0 | 28.0 | 31.8 | 33.7 | 37.9 | 38.2 | 35.4 | 28.9 | 23.3 | 21.4 | 38.2 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.7 | 3.1 | 6.9 | 13.6 | 18.5 | 22.8 | 26.4 | 28.6 | 24.2 | 18.2 | 11.6 | 5.8 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −2.7 | −2.7 | −0.5 | 4.8 | 9.9 | 15.1 | 19.4 | 20.9 | 16.0 | 9.3 | 3.7 | −0.2 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −19.8 | −24.6 | −19.5 | −7.2 | −1.4 | 4.1 | 8.9 | 9.0 | 3.1 | −1.4 | −5.4 | −18.7 | −24.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114.4 | 92.0 | 93.0 | 117.6 | 122.8 | 127.5 | 178.1 | 181.9 | 177.9 | 160.7 | 183.5 | 163.8 | 1713.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) | 24.0 | 20.0 | 17.5 | 13.2 | 12.5 | 11.2 | 13.6 | 11.0 | 13.6 | 15.6 | 19.8 | 23.6 | 195.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 27.1 | 23.7 | 16.9 | 2.2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.1 | 6.6 | 20.7 | 97.3 |
Eguzki orduak | 44.6 | 65.6 | 135.7 | 175.0 | 191.4 | 178.0 | 171.5 | 200.4 | 154.9 | 148.1 | 84.7 | 47.6 | 1597.4 |
Hezetasuna (%) | 73 | 72 | 68 | 68 | 72 | 76 | 79 | 77 | 76 | 73 | 72 | 73 | 73 |
Iturria (1): Japan Meteorological Agency | |||||||||||||
Iturria (2): 観測史上1~10位の値(年間を通じての値) |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritik gertu, Japoniako petrolio-porturik garrantzitsuenetako bat dago. Petrolio-findegia, zurgintza, metalurgia eta ehungintza dira industria nagusiak.
Nekazaritzak ere pisu handia du, batez ere arrozaren kultiboak.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kubota gaztelua.
- Akita gazteluaren aztarnak.
- Seshu parkea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Iyataka santutegia.
-
Akitaken Gokoku santutegia.
-
Akitako gimnasioa.
-
Asahi ibaia.
-
Taihei mendia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lanzhou (Txina) (1982)
- Passau (Alemania) (1984)
- Malabon (Filipinak) (1987)
- Kenai (Alaska) (AEB) (1992)
- Vladivostok (Errusia) (1992)
- St. Cloud (Minnesota) (AEB) (1993)
- Hitachiōta (Ibaraki) (Japonia)
- Daigo (Ibaraki) (Japonia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Akitako udalaren webgunea
- Webgune ofiziala (Japonieraz)