Edukira joan

Alabarda

Wikipedia, Entziklopedia askea
1500 inguruko alabarda suediarrak
Alabarda eta antzerako beste armak Suitzan
Eskoziar alabardero batzuen errekreazio historikoa

Alabarda arma zuri bat da. Egurrean jarritako metalezko zati bat du egurraren goiko muturrean. Bere garaiera, bi metro ingurukoa da. Metalezko zatiaren goialdean, lantza punta bat du. Metalezko zatian beherago, alde batean, aizkora itxura duen marraza bat, eta, honen kontrako aldean, katigatzeko beste zati txikiago bat.

Txina aldean, makildun arma batzuk milaka urte lehenagotik erabiltzen ziren, baina, Erdi Aroan zuen forma eskandinabiar eta alemaniarrek sartu zuten Europan, 1300. urte aldera. Baina, euren ospea, mertzenario suitzarrengandik etorri zen.

Alabarda historian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroaren amaieratik XVII. menderarte, arrakasta handiz erabilia izan zen infanteria arma bezala. Infanteriako guduetan arma honen erabilerak, zalduneria astunez osaturiko tropen aurka garaipenak lortuz, armaden konposaketa eraberritu zuen, eta infanteriari berebiziko garrantzia eman zion berriz.

Hain merezia zuen bere ospea ze, nobleziaren elitezko tropek, bertsio "arranditsu"an eramaten zuten. Oraindik ere, ekitaldi publikoetan eta armaden desfileetan zeremonia arma gisa erabiltzen duten armada gorputzak ere badaude. Egun Vatikanoko Goardia Suitzarrak, ez du bakarrik zeremonia arma gisa bakarrik erabiltzen. Izan ere, guda arma gisa erabiltzeko ere prestaturik daude goardia honetako soldaduak.

Alabarda batekin armaturik joaten zen soldadua, alabardari deitzen zen. Honela deitzen da, baita ere, Espainiako erregeei ohorezko goardia egiten dien soldadua.

Badaude beste makil arma batzuk, alabardaren garaikideak izan zirenak, eta honen familian sar daitezkenak, partesana bezala. Hau, oso burni handi eta zabala duen alabardaren baliokidea litzateke, ilargi erdi forman duena eta bi aldeak aho-zorrotz dituena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]