Albania 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
Albania (ALB) | |
---|---|
2020ko Udako Olinpiar Jokoak | |
Banderadunak | Briken Calja |
Albaniak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Hau Olinpiar Jokoetan parte hartzen zuen 9. aldia zen. Edizio honetarako, Albaniar Komite Olinpiko Nazionalak bederatzi leihakide hautatu zituen, sei gizonezko eta hiru emakumezko.
Leihakideetatik, lauk haien partaidetza emaitza ofizialen bitartez lortu zuten, haien probetako minimo olinpikoak betez. Hauen artean nabarmentzekoa da Luiza Gega, 2018ko Joku Mediterranearretan 3000m oztopoetan urrea irabazi zuena. Hau bere bigarren olinpiar partaidetza izan zen. Tokion, Luiza Gega finalera ailegatu zen, historian lehen aldia atleta albaniar batentzat. 13. postuan geratu zen azkenean.
Bestalde, halterofilian, bi gizonezkoekin leihatu zuen Albaniak. Briken Calja, 2018ko Europako txapelduna, gizonezkoen 73 kg-etan leihatu zen, eta Erkand Qerimaj, berriz, gizonezkoen 81 kg-etan. Haien emaitzarik onena Briken Caljak lortu zuen, 4. postuan geratuz. Honek historian Albaniak lortutako emaitza olinpikorik altuena markatu zuen.
Beraz, nahiz eta aurreko jokoetatik hobetu izana, Albaniak ez zuen dominik lortu 2020ko edizioan.
Leihakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albaniak 9 leihakide bidali zituen Tokiora, 6 gizonezko eta 3 emakumezko. Haien kirolaren arabera sailkatuta ageri dira hurrengo taulan.
Kirola | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira |
---|---|---|---|
Atletismoa | 1 | 1 | 2 |
Gimnastika | 1 | 0 | 1 |
Halterofilia | 2 | 0 | 2 |
Igeriketa | 1 | 1 | 2 |
Judoa | 1 | 0 | 1 |
Tiroa | 0 | 1 | 1 |
Guztira | 6 | 3 | 9 |
Atletismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atletismoko albaniar leihakideak sailkapen olinpikoen bidez (emakumezkoak) zein unibertsalitate-plazen bidez (gizonezkoak) izan zuten olinpiar jokoetan parte hartzeko aukera.
Giltza:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MP = Marka pertsonala
DM = Denboraldiko markarik hoberena
EN = Errekor nazionala
S = Hurrengo errondarako sailkatuta
s = Hurrengo errondarako sailkatuta galtzaile azkarrena bezala edo postuaren arabera nahiz eta minimoa ez bete
Leihakidea | Leihaketa | Sailkapena | Finala | ||
---|---|---|---|---|---|
Emaitza | Postua | Emaitza | Postua | ||
Luiza Gega | Emakumezkoak 3000 metro oztopoak | 9:23.85 DM | 5 s | 9:34.10 | 13 |
Izmir Smajlaj | Gizonezkoak luzera-jauzia | 7.86 | 17 | Ez zen sailkatu |
Gimnastika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albaniak Hirualderdiko Komisiotik gonbidapena jaso zuen gizonezko gimnasta bat bidaltzeko. Herrialdea kirol honetan leihatu zen lehen aldiz. Nahiz eta Matvei Petrov zaldi arkuduneko finalera ez sailkatu, lehen erreserba bezala gorde izan zen.
Leihakidea | Leihaketa | Sailkapena | Finala | ||
---|---|---|---|---|---|
Emaitza | Postua | Emaitza | Postua | ||
Matvei Petrov | Gizonezkoak zaldi arkuduna | 14.733 | 10 | Ez zen sailkatu |
Halterofilia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birken Calja Gizonezkoen 73 kg-etan 4. postuan geratu zen, gutxigatik herrialdearen lehen domin olinpikoa eskuratu ezinez. Probak bi zatitan banatuta daude: behe-altxatzeak (leihakideak, makurtuta egonda, pisua sorbaldara eramaten du, gero burutik gora altxatuz eta bera ere zutituz) eta goi-altxatzeak (leihakideak, zutik mantenduta, pisua sorbaldara eramaten du, gero burutik gora altxatuz).
Leihakidea | Leihaketa | Behe-altxatzea | Goi-altxatzea | Guztira | Postua | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Emaitza | Postua | Emaitza | Postua | ||||
Briken Calja | Gizonezkoak 73 kg | 151 | 7 | 190 | 4 | 341 | 4 |
Erkand Qerimaj | Gizonezkoak 81 kg | 157 | 11 | 181 | 9 | 338 | 9 |
Igeriketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albaniari FINAk bi unibertsalitate-plaza eskaini zizkion, gizonezko zein emakumezkorik hoberenak haien probetan bereziki leihatu zezaketen.
Leihakidea | Leihaketa | Sailkapena | Finalerdia | Finala | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Emaitza | Postua | Emaitza | Postua | Emaitza | Postua | ||
Kledi Kadiu | Gizonezkoak 100m libreak | 51.65 | 52 | Ez zen sailkatu | |||
Nikol Merizaj | Emakumezkoak 50m libreak | 26.21 | 42 | Ez zen sailkatu |
Judoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albaniari Nazioarteko Judo Federazioak plaza bat eskaini zion olinpiar jokoetarako.
Leihakidea | Leihaketa | 32ko txanda | 16ko txanda | Finalerdia | Finala |
---|---|---|---|---|---|
Aurkalaria
Emaitza |
Aurkalaria
Emaitza |
Aurkalaria
Emaitza |
Aurkalaria
Emaitza | ||
Indrit Cullhaj | Gizonezkoak 66 kg | Chinchilla (CRC)
G 00-11 |
Ez zen sailkatu |
Tiroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albaniari Hirualderdikoko Komisioak plaza bat eskaini zion aire-pistolako tirolari bat Tokiora bidali zezan, betiere minimo olinpikoak beteta.
Leihakidea | Leihaketa | Sailkapena | Finala | ||
---|---|---|---|---|---|
Emaitza | Postua | Emaitza | Postua | ||
Manuela Delilaj | Emakumezkoak 10 metro aire pistola | 565 | 37 | Ez zen sailkatu | |
Emakumezkoak 25 metro pistola | 556 | 44 | Ez zen sailkatu |