Album biltzaile
Album biltzaile, Disko biltzaile edo Abesti bilduma musika diskoa da non jasotzen diren abestiek antzeko ezaugarriak dituzten. Bilduma abeslari batek, musika talde batek edo musikari batek sor dezake. Batzutan ere abestalir eta talde desberdinak gai baten inguruan bildu izan dira. Esaterako 1986an, hamaika abeslari eta talde (Lluís Llach, Angelo Branduardi, Patxi Andion, Donovan, Mikis Theodorakis) bildu ziren Federico García Lorca poetari omenaldia egiteko Poetas en Nueva York diskoan. Beste adibide bat: 2018an Igelaren Bandak Eguberriei begira Ur berri urte berri diskoa plazaratu zuen non Igelaren Bandarekin batera abeslari hauek hartu zuten parte: (Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Izaro Andres, Maddi Oihenart eta Natxo de Felipe).
Bilduma desberdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bildumek ezaugarri desberdinak izan ditzekete:
- Arrakasta handiak: bilduma horietan artista edo talde baten abesti ezagunenak biltzen dira. Batzuetan ibilbide bateko diska txikiak biltzen dira ere bai.
- B aldeak (b-sides): Abesti hauek disko txikien B aldean agertu ziren. Batzutan disko handietan ez ziren jasotzen. Normalean kanta hauek ez ziren hain ezagunak izan eta horrela, modu batez, berreskuratzen ziren.
- Artista desberdinen bildumak: Normalean zerbait amankomunean dute. Izan daitezke abeslari zehatz baten kantak edo norberarenak.
- Sampler: Kostu baxuko ekoizpenak izaten dira. Talde berri batzuk biltzen dira haien lanak ezagutarazteko.
- Omenaldiak: Artista bati edo sortzaile bati sortutako bildumak izaten dira. Ohikoena artista ospetsu bati omentzeko haren ibilbide osoko kantak bertsionatzen dira.