Aldabe (Irun)
Aldabe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 249 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Irun |
Aldabe, San Martzial edota Aldape Gipuzkoako Bidasoaldea eskualdean dagoen mendi bat da, Irun udalerrian. Garaiera apaleko mendia izan arren (248 metro), ziurrenik irundarren artean mendirik estimatuena da.
Gailurrean San Martzial baseliza du, eta inguruetan Aitzondo eta Erlaitz mendiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1200. urtetik aurrera Nafarroako Erresuma, Gaztelako Erresuma eta Frantziako Erresumaren arteko mugan egon zen, ondorioz hiru erresumen arteko tentsiogunea ere izan zen. 1522an bertan San Martzialeko gudua jazo zen. Irundar, gipuzkoar eta gaztelarrek nafar, lapurtar, frantziar eta alemaniar mertzenarien aurka San Martzial egunez garaipena lortu zutenez, ordurarte Aldabe izena zuen mendi hau San Martzial izatera igaro zen.
1813an, San Martzialgo guduaren kokalekua ere izan zen, honetan Frantziar eta Espainiar Armadak borrokatu ziren.