Almirantearen gotorlekua (Pasai San Pedro)
Almirantearen gotorlekua (Pasai San Pedro) | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′49″N 1°56′00″W / 43.33021°N 1.93343°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Ondarea | |
EJren ondarea | 8 |
Almirantearen gotorlekua Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai San Pedroko udalerrian eta Donostiarekiko mugan dagoen gotorleku baten hondakinak dira. Pasaiako badiaren bokalaren gainean dago, Ulia mendian, eta Platako lurmuturretik eta itsasargitik hurbil, Gurutzeta izeneko muino batean dago kokatuta, 206 metrora itsas mailaren gainetik. Bi udalerrien arteko mugan kokatuta izanik, Donostiako eraikintzat ere hartu izan da.
Antzinako kokaleku militarra da, XIX. mendean karlistaldietan Donostia inguratu eta defendatzen duten liberalen gotorlekuetako bat izan zen. [1]1836ko apirilean Britaniar legio batek eraiki zuen forte horren aurrekari bat, gerizpe edo parapeto-gune modukoa Pasaiako badia zaintzeko eginkizunarekin. Almirante, Ingelesena edo Morales izenekin ere ezaguna izan zen orduan; hori dela eta, kokapenaren araberako izenarekin ere ezaguna da, hots, Gurutzetako fortea. Bigarren Karlistaldian liberalek eraiki zuten fortea, eta 1874. urtean kanoiz hornitu, Pasaiako portutik. Ordurako Donostiak bere harresiak kenduta zituen, eta Donostia liberala defendatu zuten tropek behin-behineko gotorlekuak eraiki zituzten hiru lerrotan, hiriaren inguruan, presaka eraiki ere. Hauek ziren lehenengo lerroko gotorlekuak: Hernandez, Farola, Lugaritz, Puio, Ametzagaina, Altza, Miracruz eta Almirante. Halere, gero eta eginkizun xumeagoa izan zuen, Altza, Ametzagaina edo Arramendiko forteak egokiagoak baitziren eremua karlistengandik defendatzeko.[2]
Egiturari dagokionez, oinplano karratua da itxuraz, baina neurtzean trapezio irregularra dela antzematen da. Uliako harearriz egina dago. Barrutian zenbait eraikin dokumentatu dira munizioa gordetzeko eta soldaduen aterperako.[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sáez García, Juan Antonio. (2007). «Los fuertes de Alza y del Almirante en la última confrontación carlista» Altza, hautsa kenduz (Altzako Historia Mintegia): 9-18..
- ↑ Arrieta, Antton.- Euskal Herriko Forteak : Berpizkundetik karlismora.-Tafalla : Txalaparta, 2015
- ↑ Saez, Juan Antonio; Agirre Gorka.- Gotorlekuak Gipuzkoan : XVI-XIX. mendeak (Bertan, 18 zk.).- Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002