Edukira joan

Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak Espainiaren eta Hispanoamerikaren artean bigarrengoen independentzia lortzeko helburuarekin emandako hainbat gerra iraultzaile izan ziren. XIX. mendearen hasieran eman ziren, Frantziako Napoleondar Gerretan Espainia inbaditu eta gero. Egon da ikerketa lerro bat kriolloen independentzia grinaren inguruan, Iberiatik bereizteko gogoa zutela esaten duena[1], baina badirudi Hego Amerikako politikari gehienen buruan ez zegoela independentzia hasiera batean, eta ez zutela uste hori ekidinezina zenik[2]. Fernando VII.a Espainiakoak boterea hartu zuenean 1814an, Borboien berrezarkuntzarekin, 1812ko Espainiako Konstituzioa arbuiatu zuen. Monarkiak zein liberalek euren itsasoz-haraindiko kolonien gaineko presioa areagotu zuten, independentzia grina gehiago piztuz[3].

Gatazka biolentoak 1809an hasi ziren, bizitza laburra izan zuten bi batzar probintzialekin Chuquisaca eta Quiton, Sevillako Batzar Orokor Zentralaren aurka. 1810ean batzar probintzial berriak agertu ziren Espainiaren menpeko lurretan zehar, Batzar Orokor Zentrala frantziar inbasioaren ondorioz erori zenean. Amerikako hainbat kolonietan koroaren politika batzuen aurkako jarrera bezegon ere, "interes txikia zegoen independentzia zuzenerako; berez Espainiako Batzar Orokorraren aldeko jarrera zegoen, Frantziaren aurkako erresistentziara bultzatu zuena."[4] Hispanoamerikar batzuek uste zuten independentzia beharrezkoa zela, batez ere hasiera batean gobernuak eratu zituztenen aldetik, Frantziarekiko autonomia mantentzeko modu gisa. Hurrengo hamarkadan Espainian egondako ezegonkortasun politikoak eta Fernando VII.aren berrezarkuntza absolutistak independentzia formalerako grina piztu zuen hispanoamerikar askorengan.

Gatazka hauek gerrilla zein gerra konbentzionalak izan ziren, baita nazio askapen gerra eta gerra zibil gisa ere. Kolonien eta Espainiaren aurteko gatazka hauek Argentina eta Txiletik Mexikoraino hedatu zen estatu independiente berrien kate bat sortu zuten XIX. mendearen lehen herenean. Kuba eta Puerto Rico Espainiaren eskuetan geratu ziren 1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerra arte. Errepublika berriek arrazan oinarritutako sailkapen eta hierarkia, kasta sistema, Inkisizioa eta nobleziaren tituluak alboratu zituzten. Esklabotza ez zen zuzenean kendu baina mende laurdenean nazio berri guztietatik desagertu zen. Kriolloak zein mestizoak izan ziren aurrerantzean gobernu gehienen buru. Kriolloek mantendu zuten egitura sozialean klase gorena, batez ere kulturalki, nahiz eta legalki hala ez zen. Mende oso batean zehar kontserbadore eta liberalen arteko gatazkak izan ziren sortu berriak ziren estatuetan, politika horiek finkatu edo atzera botatzeko.

Hispanoamerikan emandako gertakariak guztiz lotuta daude beste independentzia gerra batzuekin, adibidez Frantzian emandako Haitiko Iraultza edo Brasilen independentziarekin. Azken honek hasiera antzekoa izan zuen, biak Iberiar Penintsularen inbasio frantziarrarekin lotuta baitaude. Pizkundean emandako giroan eman ziren gerra hauek, Atlantikoko Iraultzak sortu zituen mugimendu filosofiko bera.

Testuinguru historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen amaieran, bere inperio zabalari esker, Espainia nazioarteko potentzia handien artean zegoen oraindik. Inperioak ez zuen soilik prestigioa eta pisu diplomatikoa ematen; Espainiako ekonomiarentzat ere oso erabakigarria zen. Mendearen azken herenean, itsasoz haraindiko lurraldeekiko trafikoa kanpo-merkataritzaren erdia izan zen. Esportazioen % 48 hartzen zuen, Espainiako produktuez osatuta, baina baita Europako artikuluez ere; izan ere, Espainiak, metropoli gisa, merkataritzaren monopolioa zuen, eta Indiekin trafikatu nahi zuten herrialde guztiek Espainiako portuen bidez egin behar zuten. Ameriketako lurraldeek ere metal preziatuen etengabeko hornidura eskaintzen zuten: 1784 eta 1796 artean Mexikoko eta Goi Peruko zilar meategiek 355 milioi peso eman zituzten urtean batez beste.

Hala ere, inperioari eustea ez zen erraza. Monopolio komertziala gordetzea eta bake garaian kontrabandoa ezabatzea berez zaila bazen ere, are zailagoa izan zen XVIII. mendearen amaieratik, Espainiak Frantziarekin zuen aliantzak Britainia Handiarekin gerra egoera ia iraunkorra izatera behartu zuenean. Hispaniar-britainiar gerrek Espainiar Amerikarekiko merkataritza oztopatu zuten, ia erabat eteteraino: 1801ean Indietarako urteko esportazioen batez bestekoa % 93 jaitsi zen; inportazioak ere erabat jaitsi ziren. Trafalgarko guduan espainiar flota suntsitu ondoren, 1805ean, Britainia Handia Ameriketako kostaldeei zuzenean eraso egitera ere ausartu zen. 1806 eta 1807an britainiar armada Buenos Aireseko portua okupatzen saiatu zen eta erregeordetzako agintariek erasoa errefusatu zuten. Ekintza horrek agerian utzi zuen Espainiak bere itsasoz haraindiko erresumak defendatzeko zuen ezintasuna, eta kreoleei (Amerikan jaiotako espainiarren ondorengoak) erakutsi zien nolako indarra izan zuten garapen eta garaipenean ingelesen asmoen aurrean.

Instituzio berrien sorrera: 1808-1810

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borboien leinuaren gainbehera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar iraultza instituzionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erantzuna hispanoamerikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia gerrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiar lurraldeen independentziak.

Independentziaren aldeko lehen adierazpenak XVIII. mendean zehar gertatu ziren: Paraguaiko komuneroen matxinada (1717-1735) eta Nueva Granadakoena (1781-1782); Tupac Amarutarrena (1780-1781). 1809tik aurrera biltzarrak eratu ziren kolonietan. Lehenbizikoak Perun izan ziren, eta gero Caracas, Buenos Aires, Bogota eta Txileko Santiagora zabaldu ziren (1810).

Gerra 1811n hasi zen, Platako herrialdeetan eta Nueva Granadakoetan. 1816tik aurrera lurralde guztietara zabaldu ziren independentziaren aldeko gatazkak. San Martinek hegoaldean hasi zituen guduak eta Bolibarek iparraldean. Tucumango (Mexiko) Batzar Nagusian independentziaren aldarrikapena egin ondoren (1816ko uztailean), San Martinen osteek Andeak mendiak gurutzatu zituzten; Chacabucon (1817) eta Maipon (1818) irabazi ondoren, Txile askatu zuten.

Gero Perura abiatu zen San Martin, eta Liman sartu zen (1821). Venezuelan Bolibarrek 1819. urtean Andeak mendiak igaro eta Boyacáko osteak menderatu zituen (1819ko abuztua). Bogotan sartu eta Nueva Granadaren independentzia lortu zuen.

1822an Ekuadorreko errepublika askatu zuen, Sucreren laguntzarekin. Gerraren azken aldian Bolibar eta Sucre izan ziren gidari. Mexikoren eta Erdiko Ameriketako herrialdeen independentziak ez zuen zerikusirik izan Hego Ameriketako lurraldekoenarekin. 1811ko eta 1815eko matxinadek porrot egin zuten hegoaldean.

1821ean Agustin de Iturbidek lortu zuen Mexikoren burujabetza. Erdiko Ameriketan lehenengo gatazkak 1811n hasi ziren eta 1824an Erdiko Ameriketako Probintzia Batuetatik banandu zen Mexiko. 1839an Probintzia Batuak elkarrengandik banandu ziren eta estatu berriak sortu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bakewell, Peter; Brading, D. A.. (1992-06). «The First America: The Spanish Monarchy, Creole Patriots, and the Liberal State 1492-1867.» The American Historical Review 97 (3): 966.  doi:10.2307/2164979. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. Hamnett, Brian R. 1942- Verfasser.. The end of Iberian rule on the American continent, 1770-1830. ISBN 9781107174641. PMC 993018784. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  3. (Ingelesez) Anna, Timothy E.. (2018-06-01). «Brian R. Hamnett. The End of Iberian Rule on the American Continent, 1770–1830.» The American Historical Review 123 (3): 985–986.  doi:10.1093/ahr/123.3.985. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  4. Bushnell, David. «The Independence of Spanish South America» The Independence of Latin America (Cambridge University Press): 93–154. ISBN 9780511626043. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]