Andrus Ansip
Itxura
Andrus Ansip (Tartu, 1956ko urriaren 1a) politikari estoniarra, gaur egun, Estoniako Lehen ministroa eta Estoniako Alderdi Erreformistako presidentea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ansip Tartuko Unibertsitatean ikasi zuen kimika (1979). Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen, baina Sobietar Batasuna zatitu zenean, alderdiz aldatu zuen. Ansip inbertsio- eta banku-jardueratan dabiltzan hainbat enpresetan egin du lana.
1998an, Ansip Tartuko alkate hautatu zuten, eta karguan egon zen 2004ra arte. Urte horretan, Meelis Atonenek dimititu ondoren, Ekonomia ministro izendatu zuten.
2005ean, Juhan Partsen uko egitearen ondoren, Lehen ministro izendatua izan zen, eta 2007ko hauteskundeetan bere alderdiak irabazi zuen 31 aulki lortuta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrus Ansip |
- (Ingelesez) Andrus Ansipen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) CIDOB Fundazioak egindako Andrus Ansipen biografia
Artikulu hau Estoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |