Edukira joan

Antónia Pusich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antónia Pusich

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntónia Gertrudes Pusich
JaiotzaSão Nicolau (en) Itzuli1805eko urriaren 1a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa1883ko urriaren 6a (78 urte)
Hobiratze lekuaCemitério dos Prazeres
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kazetaria, poeta, piano-jotzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Musika instrumentuapianoa

Find a Grave: 238655078 Edit the value on Wikidata

Antónia Gertrudes Pusich (São Nicolau, Cabo Verde, 1805eko urriaren 1aLisboa, 1883ko urriaren 6a) portugaldar poeta, antzerkigile, kazetari, piano-jotzaile eta musikagilea izan zen. [1]

Antónia Gertrudes Pusich São Nicolau uhartean jaio zen, Cabo Verde kolonia portugaldarrean. Aita António Pusich izan zen, Dubrovniken jaioa eta Cabo Verdeko gobernadorea, eta ama, Ana Maria Isabel Nunes. [2] João Cardoso de Almeida Amado Viana Coelhorekin ezkondu zen lehen aldiz 1820an, eta harekin sei seme-alaba izan zituen: João António, Antónia, Alfredo, Maria, Ana eta Ema. [3] 1830ean, Francisco Teixeira Henriquesekin ezkondu, eta harekin ume bakarra izan zuen, Miguel Pusich Henriques Teixeira. [3] 1836an hirugarren aldiz ezkondu zen, oraingoan José Roberto de Melo Fernandes e Almeidarekin. Lau seme-alaba izan zituen António Pusich de Melo, Antónia Pusich de Melo, Ana Isabel Filomena Pusich de Melo eta Maria Amélia Pusich de Melo. [3]

Pusichen olerkigintzak eragin handia izan zuen Portugaleko erromantizismoan. [4]

Egunkari bat sortu eta zuzendu zuen Portugaleko lehen emakumea izan zen. Bere kolaborazioetan bere benetako izena erabili zuen, eta ez ezizen bat garai hartan ohikoa zen bezala, eta horretan ere aitzindaria izan zen.[5] [6]

Bere kolaborazioak hainbat aldizkaritan argitaratu ziren, hala nola Paquete do Tejo [7], Revista universal lisbonense: gizarte estudioso baten interes fisiko, moral eta literarioen aldizkaria [7] eta Almanach-en. Horrez gain, A assemblea litteraria, A Beneficência eta A Cruzada aldizkarien zuzendari eta jabe izan zen.[8]

  • Olinda ou a Abadia de Cumnor Place (Olinda edo Cumnor Placeko Abadia - poesia) [3]
  • Irminio e Edgarde, ou doys mistérios (Irminio eta Edgarde, edo bi misterio - nobela) [3]
  • O Regedor da Paróquia (Parrokiako alkatea - antzerkia/antzerkia)
  • Constança ou o Amor Maternal (Constance edo Ama Maitasuna - drama/antzerkia) [3]
  • Saudade em memoria da virtuosa Rainha a senhora D. Estephania (Oroimina Estephania andre erregina birtutetsuaren gogoratzean)[3]
  • Canto saudoso ou lamentos na solidão á memoria do Dom Pedro Quinto (Oroimineko kantua edo aiene bakartiak Dom Pedro Quintoren omenez)[3]
  • Biographia do marechal A. Pusich (A. Pusich mariskalaren biografia)[3]
  • Homenagem a Luís de Camões (Luís de Camões-i omenaldia [3]
  • Poesia a S. M. El-Rey Fidelissimo o Sr. D. Fernando no seu dia natalicio no anno de 1848 (Bere Maiestate Fernando Jaun Errege Txit Leialaren omenezko olerkia bere 1848ko urtebetetzean)[3]
  • Homenagem a Sua Magestade a Rainha de Portugal Dona Estephania (Portugalgo Bere Maiestate Estephania Andre Erreginari Omenaldia)[3]
  • Galeria das senhoras na Câmara dos senhores deputados, ou as minhas observações (Andereen galeria jaun diputatuen Ganberan, edo nire oharrak) [3][8]
  • Elegia à morte das infelizes victimas assassinadas por Francisco de Mattos Lobo, na noute de 25 de Julho de 1841 (Francisco de Mattos Lobok 1841eko uztailaren 25eko gauean eraildako biktima zorigaiztokoen heriotzari elegia)[3]
  • Elegia à morte de D. Marianna de Sousa Holstein (D. Marianna de Sousa Holstein-en heriotzari elegia)[3]
  • Elegia à Morte da Duqueza de Palmella (Palmellako dukesaren heriotzari elegia)[3]
  • O Sonho ou os gemidos das classes inactivas (Ametsa edo klase inaktiboen intziriak)[3]
  • Preces ou Cântico Devoto dedicado aos Fiéis Portugueses (Portugalgo fededunei eskainitako otoitzak edo deboziozko kantika)[3]
  • Lamentos à saudosa memoria de d. Maria Henriqueta do Casal Ribeiro (Maria Henriqueta do Casal Ribeiro andrearen oroimenez intziriak)[3]
  • Parabéns a Sua Magestade o Senhor D. Fernando pelo consorcio de Sua Augusta Filha a Princeza D. Marianna (Zorion-agurrak Bere Maiestate Fernando Jaunari Bere Alaba Augusta Alaba Marianna Andere printzesaren ezkontzagatik)[3]
  • Apontamentos biographicos e poesia, sobre o infeliz José Pedro de Senna, capitão do brigue Marianna, naufragado em Aveiro (Ohar biografikoak eta poesia José Pedro de Senna dohakabeari, Marianna bergantiaren kapitaina, Aveiron naufrakatua)[3]
  • A conquista de Túnis (Tunisen konkista)[3]
  • Julia [3]
  • À minha pátria, memoria sobre um ramo de agricultura e commercio (Nire sorterria, nekazaritza eta merkataritza arloak gogoan)[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, portugesezko wikipediako «Antónia Pusich» artikulutik itzulia izan da, 2021-03-06 data duen 60587069 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-03-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Portugesez) Antónia Pusich. Infopédia.
  2. (Portugesez) Lisboa: Antónia Pusich homenageada em Dia da mulher cabo-verdiana. ASemana online 2012ko martxoaren 27a.
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x Antónia Gertrudes Pusich. Portuguese Women Writers before 1900.
  4. (Portugesez) Antónia Gertrudes Pusich. Direção-Geral do Livro, dos Arquivos e das Bibliotecas.
  5. A assemblea litteraria : jornal de instrucção / D. A. G. Pusich. Biblioteca Nacional de Portugal.
  6. a b A Rua da 1ª mulher que ousou o seu nome no cabeçalho de um jornal. Toponímia de Lisboa.
  7. a b Índice de autores / Pusich, Antónia Gertrudes, 1805-1883. Hemeroteca Municipal de Lisboa.
  8. a b (Ingelesez) Bermúdez, Silvia; Johnson, Roberta. (2018-01-01). A New History of Iberian Feminisms. University of Toronto Press ISBN 978-1-4875-2008-3. (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  9. Antónia Pusich (Rua). Roteiro de Almada.
  10. Toponímia no feminino na região de Setúbal. Centro de Informação e Documentação da CIG.
  • Pusich, Antónia Gertrudes (1805-83) "Great Universal Encyclopedia" 16. liburukia, Edita Durclub, SA ISBN 972-747-928-6

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]