Anthony Daniels
Anthony Daniels | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salisbury, 1946ko otsailaren 21a (78 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rose Bruford College (en) Giggleswick School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, Mimoa eta telebista-aktorea |
Altuera | 1,75 metro |
Enplegatzailea(k) | Carnegie Mellon Unibertsitatea |
anthonydaniels.com | |
|
Anthony Daniels (Salisbury, Ingalaterra, 1946ko otsailaren 21a - ) aktore britainiarra da.
Interpretaziora eta antzerkira dedikatu zen Ingalaterran. Shakespeare idazlearen lanetan espezialdu zen, honetaz oso harro zegoelarik. Ez zuen lan esanguratsu eta garrantzitsurik izan zientzia fikziozko film baterako casting bat egin zuen arte, non George Lucasek errobot baten papera eskaini zion. Danielsek, hasiera batean, paper horri ezezko borobila eman zion, baina gidoia irakurtzen joan zen ahala, pertsonaia oso egoki bat zela eta berak askoz bizi gehiago eman ahal izango ziola uste izan zuen. Honela, Anthony Danielsek bere bizitzako papera aurkitu zuen, C-3PO androidearena Star Wars filmean (Itxaropen Berria bezala berrizendatua). Paper berean errepikatu zuen saga honetan Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoan 1980an eta Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzuleran 1983an.
Ordutik, Daniels Star Warseko zaletuen konbentzioetara joan izan da, eta C-3POren papera ere egin zuen saga honen irratirako bertsioan. Ahotsa ere jarri dio bere pertsonaiari "Droids" izeneko marrazki bizidun telesailean eta bideo-jokoetan. Paper txikiren bat izan zuen telesailetan eta filmeren batean. George Lucasek berriz deitu zion paper bera egin zen Star Wars I. Atala: Mehatxu Mamuan 1999an, oso gustura onartu zuena. Kenny Bakerrekin batera (R2-D2ren papera egiten zuena) film saga honetako sei filmetan agertu den aktore bakarra da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anthony Daniels |