Antonino eta Faustinaren tenplua
Erromatar foroan dauden eraikin guztietatik, Antonino eta Faustinaren tenplua da hoberen kontserbaturik dagoena. Via Sacrara irekitzen da, Emilia Basilikaren ekialdean, Regiaren parean. Toba bolkanikozko blokeekin eraikitako cella batez, hasieran haitzurdin zaindunez estalia, aurrean korintiar ordenako sei zutabezko pronaos batetaz eta beste bi zutabez albo bakoitzean, osatuta dago, 17 metro inguruko altuera duten zutabeak. Frisoak, aurrez aurre jarritako grifoek eta landare irudiek osatutako apaindura bat du.
Bere eraikuntza, Antonino Pio erromatar enperadoreak agindu zuen bere emazte Faustina Maior hil zenean, 141. urtean. Enperadoreak, sarri esaten zuen nahiago zuela bere emaztearekin basamortuan bizi, hau gabe jauregian baino. Handik urte gutxira, 161ean, enperadorea hil zen, eta, Senatuak, jainkotzerakoan, tenplua, bikote inperialari sagaratzen dio. XI. mendean "San Lorenzo de Miranda" elizan bihurtu zen.