Apo-belar
Apo-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Scrophulariaceae |
Generoa | Verbascum |
Espeziea | Verbascum thapsus Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mullein flower (en) , mullein oil (en) eta mullein seed (en) |
Apo-belarra (Verbascum thapsus) Scrophulariaceae familiako landare biurterokoa da, jatorriz Europa, Ipar Afrika eta Asiakoa, eta bertakotua Australia eta Ameriketan. Euskaraz ostaza edo apo-lili ere esaten zaio[1][2].
Landare biurteroko iletsua da, 2m garai edo gehiago izatera iritsi ahal dena. Lore hori eta txikiak trinkotuta hazten dira zurtoin luze batean, zeina hosto-erroseta batetik hazten den.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apo-belarra landare dikotiledoneo eta biurterokoa da, lehen urtean hosto-erroseta bat eratzen duena[3][4]. Hostoak handiak dira, 50cm luze izateraino. Bigarren urtean, landareek zurtoin bakarra garatu ohi dute, 1 eta 2m artekoa. Txinako ekialdean, ez dira izaten 1,5m baino luzeagoak[5]. Zurtoina lore multzo trinkoan amaitzen da, luzeraren erdia hartzeraino.
Landarearen zati guztiak ilez estalita daude, izar itxurakoak. Estaldura hau bereziki lodia da hostoen gainean, itxura zilarkara emanez.
Espeziearen kromosoma kopurua 2n = 36 da[6].
-
Erroseta zurtoin gabea
-
Loreen xehetasuna
Landare loratuetan, hostoak txandakatuak dira zurtoinean zehar. Lodiak eta dekurrenteak dira, itxura desberdintasun handiarekin zurtoinaren goiko edo behekoen artean, luzangatik lantzeolatura, 50cm luze eta 14cm zabal izateraino[7]. Zurtoinaren goialdean txikiagoak dira, eta behealdean ez hain dekurrenteak. Zurtoina sendos da eta diámetros 2 eta 2,5cm artekoa, eta batzuetan adarkatua infloreszentziaren azpian justu[4], bereziki kalte baten ondoren (haustura...)[8].
Loratu eta haziak askatu ondoren, zurtoinak eta fruituek bertan jarraitu ohi dute negu osoan, idorturik. Zurtoin idorrak marroiak izan ohi dira, eta udaberria arte, baita uda arte, jarraitzen dute. Landareak ez du sustrai-ardatz oso sakona.
Loreak pentameroak dira, bost estaminedunak petaloei atxikiak. Hori bizikoak dira, diametroa 1,5 eta 3cm artekoak.
Sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilarrezko txanpon bat apo-belarraren hosto baten bilduta eramateak baso ilunak gurutzatu behar zituzten bidaiariak babesten omen zituen gizotso, otso eta gainerako piztiengandik[9].
Hilobi baten gainean edo ondoan apo-belarra dagoenean, hildakoaren arima oraindik purgatorioan dagoela esaten da[9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jakoba Errekondo. (2005-9-25). Landareak: arraunlarien ostaza. Argia.
- ↑ Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegia Ostaza
- ↑ Ferguson, Ian Keith (1972). "V. thapsus". in Tutin, Thomas Gaskell et als.. Flora Europaea. Volume 3: Diapensiaceae to Myoporaceae. Cambridge: Cambridge University Press. 211 or. ISBN 0-521-08489-X.
- ↑ a b Blamey, M., & Grey-Wilson, C. (1989). Flore d'Europe occidentale. Flammarion, ISBN 2-08-200995-5
- ↑ Verbascum thapsus. 2009-11-6.
- ↑ Verbascum thapsus (Mullein, Great). 2009-10-7.
- ↑ Tom Remaley. (1998). Verbascum thapsus. .
- ↑ Marc C. Hoshovsky. Element Stewardship Abstract for Verbascum thapsus. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Arbizuko flora (2011)