Apolonio Tyanakoa
Itxura
- Artikulu hau filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolonio».
Apolonio Tyanakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tyana (en) , 15 |
Herrialdea | baliorik ez |
Heriotza | Efeso, 100 (84/85 urte) |
Heriotza modua | : ezezaguna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta matematikaria |
Influentziak | Pitagoras |
Mugimendua | Eskola neopitagorikoa |
Apolonio Tyanakoa[1] (antzinako grezieraz: Ἀπολλώνιος ὁ Τυανεύς; Tyana, Kapadozia, c. 15- Efeso, c. 98) Asia Txikiko filosofo neopitagorikoa izan zen. Bere bidaia luzeetan ohituren erreforma aldarrikatu zuen Pitagorasen dotrina oinarritzat hartuz. Haren pertsona eta bizitza elezaharretako lainoetan murgildurik ageri dira. Vespasiano enperadoreak begiramena zion, baina Domizianok jazartu eta erbesteratu egin zuen. Haren Pitagorasen bizitza Porfirio eta Janblikok erabili zuten. Beste zenbait lan: Igarketari buruzko tratatua, Orakuluak, Epistolak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-5-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.