Aragoiko katalan
Aragoiko katalana | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Aragoi |
Hiztunak | 30 415 |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Eskualdea | Sartaldeko zerrenda |
Araugilea | Katalanaren Aragoiar Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak katalan Mendebaldeko katalana | |
Hizkuntza kodeak |
Aragoiko katalana[1] (katalanez, Català d'Aragó) deitzen zaio Aragoin mintzatzen den katalanaren aldaerari. Sartaldeko zerrenda izeneko Aragoiren ekialdeko eskualdean mintzatzen da, Huesca, Zaragoza eta Teruelgo ekialdeko udalerrietan. Mendebaldeko katalanaren barnean kokatzen dira Aragoin mintzatzen diren aldaera linguistikoak, ipar-mendebaldekoa eta tortostarra izenekoak. 2011 eta 2014. urteetan bildutako datuak aintzat hartuta, eskualde horretako biztanleen erdiak (%49.9, 30.415 biztanlek) hitz egiten du katalana, baina bere erabilerak behera egin du azken urteetan, tokiko hiztunen emigrazioak, imigrazioak eta Aragoin katalanak duen eta historikoki izan duen lege egoera kalteberak eraginda.[2][3]
Egoera soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendearen erdialdeakoak badira ere Aragoiko katalanaren lehen idatzizko lekukotasunak, hizkuntzak ez du legezko aitortzarik izan XX. mendearen amaierara arte.[4] XIX. mendeko espainiar dialektologo gehienek Aragoiko katalana hainbat aldaeratan bereizi izan dute eta aldaera horiek ondorengo eskualdetan mintzatzen direla zehaztu: Ribagortza,[5] La Litera,[6] Cinca Beherea,[7] Aragoi-Caspe Beherea,[8] Aragoi Beherea[9] eta Matarranya.[10]
Aragoiko katalanaren hiztunek normalean "katalan" gisa izendatzen dute beraien hizkuntza,[11] nahiz eta ez den arraroa tokian tokiko adaeraren izena ere baliatzea: fragantí, tamarità, maellà, etab. Sektore antikatalanistek[12] sarritan chapurreau, chapurriau, chapurreat edo chapurreado izendapenak erabiltzen dituzte.[13] Izendapen hori arbuiatzen dutenek diote izendapenak esanahai iraingarria zuela jatorriz, baina aldekoek ez dute horrela ulertzen.[14] Azken urteetan izendapenaren gatazkak indarra galdu du hiztunen artean; 1995eko ikerketa batek hiztunen %46,73ak xapurriau izendapena gustokoen zuena zela zioen (%9,23ak "katalan" izendapena nahiago zuen),[15] 2015eko ikerketa berriago batek ordea hiztunen %44,6ak "katalan" izendapena nahiago zuela argitara eman zuen eta beste terminoa soilik %28,6ak hobesten zuela.[11]
1984tik katalana erakusten da hautazko ikasgai gisa Aragoiko katalana mintzatzen den udalerrietan eta Fraga, Zaragoza, Monzón eta Alcañizko Hizkuntza Eskola Ofizialek ere eskaintzen dute katalana ikasteko aukera.
Aragoiko katalanaren polemika bor-bor egon da azken hamarkadetan Aragoiko politikan. Sektore batzuek Aragoiko katalana aragoieraren hainbat aldaera direla babesten dute eta horiek katalan gisa kontsideratzea baztertzen dute.[16][17] Korronte hau Valentzia, Murtzia eta bestelako autonomia erkidegotan ohikoa diren korronte antikatalanistetan oinarritu ohi da. Bestalde, sektore katalanistek Aragoiko katalana katalana dela babesten dute. Arlo sozialeko gatazka hau ordea ez da existitzen arlo akademikoan, hor gehiengoa ados baitago Aragoiko katalana katalan gisa kontsideratzearekin.[18][19][20]
Espainiar nazionalismoak katalana kataluniar independentisten azpijokotzat hartu izan du sarritan, "Aragoiko kultura desagertarazteko" pentsatua omen dagoena. Izan ere, ideologia horrek gaztelania Aragoiko hizkuntza bakarra dela babesten ohi du eta aragoiera ere "hizkuntza asmatutzat" jo. Horren adibide 2021ean Vox alderdiko bozeramaileak Aragoiko Gorteetan babestutako lege ekimena, zeinak Katalanaren Aragoiar Institutua deuseztatzea ekarri zuen Alderdi Popularra, Herritarron Alderdia eta PARen laguntzaz.[21]
Lege aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984ko otsailaren 1eko Mequinensako adierazpena izan zen Zerrendako katalanari babes legala emateko lehen pausoa. Adierazpen horrek ikastetxeetan hizkuntza hautazko ikasgai gisa ematea ahalbidetu zuen.
1999. urtean Aragoiko Ondare Kulturalaren Legea onartu zen, zeinak aragoiera eta katalana etorkizun hurbilean hizkuntza ofizial izendatuko zirela aurreikusi zuen.[22] 2009ko Aragoiko Hizkuntzen Legeak aragoiera eta katalana Aragoiko autonomia erkidegoko "berezko hizkuntzak eta historikoak" direla onartu zuen, alabaina, aurreko legearen aurreikuspena ez zen bete, ez baitzen hizkuntza horien ofizialtasuna esplizituki onartu.[23]
2001ean Aragoiko Gobernuak Hizkuntzen Legea martxan jarri nahi izan zuen, PSOE eta PAR alderdiek bultzatuta, baina soilik aurreproiektu bat idaztea lortu zen.[24] Aurreproiektuaren bigarren eranskinean Aragoiko katalana nagusitasunez erabiltzen zen udalerrien zerrenda aditzera eman zen. Lege hori sortzeko 1997an Aragoiko Gorteetako ikerketa batzorde berezi batek eman zituen ondorioak baliatu ziren,[25] zeinak Aragoin hiru hizkuntza mintzatzen zirela ondorioztatu zuen: gaztelera, aragoiera eta katalana. Azken hizkuntza Ribargortza, La Litera eta Cinca Beherea eskualdeetako udalerri guztietan eta Zaragozako eta Teruelgo Aragoi Beherea eskualdeko udalerri batzuetan egunerokotasunean mintzatzen zela jaso zuen. Hau da, Kataluniarekin muga egiten duten eskualdeetan.
2001ko Hizkuntzen Legearen aurreproiektuaren arabera ondorengo udalerrietan mintzatzen da katalana nagusitasunez:
- Huescako probintzian: Albelda, El Campell, El Torricó, Areny de Noguera, Azanuy-Alins, Baells, Valdellou, Benavarri, Bonansa, Camporrells, Castigaleu, Castellonroi, Estopanyà, Fraga, Isábena, Lascuarre, Laspaúls, Monesma i Caixigar, Montanui, Peralta de Calasanz, Pont de Montanyana, San Esteban de Litera, Sopeira, Tamarit de Llitera, Tolba, Torre la Ribera, Torrent de Cinca, Villella de Cinca, Vensilló, Beranuy, Viacamp i Lliterà eta Saidí.
- Teruelgo probintzian: Aguaviva de Bergantes, Aréns de Lledó, Beceite, Belmonte de San José, Calaceite, La Cañada de Verich, Cerollera, La Codoñera, Cretas, Fórnoles, La Fresneda, Fuentespalda, La Ginebrosa, Lledó, Mazaleón, Monroyo, Peñarroya de Tastavins, La Portellada, Ráfales, Torre de Arcas, Torre del Compte, Torrevelilla, Valderrobres, Valdeltormo eta Valjunquera.
- Zaragozako probintzian: Fabara, Fayón, Maella, Mequinensa eta Nonasp.
2013an Alderdi Popularrak eta PAR alderdiek 2009an onartutako Hizkuntza Legea ezeztatu zuten eta berri batek ordezkatu zuen. Lege berriak aurrekoa kamustu zuen aragoiera eta katalanaren hiztunen eskubideei zegokienean. Aldaketa nabarmenak honakoak izan ziren:[26][27]
- 2009ko legeak aragoiera edo katalana nagusi ziren udalerriei toponimia berezko hizkuntzan soilik ezartzeko aukera eman zien. 2013ko legeak aukera hori baztertu eta toki izenak gazteleraz derrigorrez eta nahi izanez gero berezko hizkuntzan (aragoiera edo katalana) ezartzeko betebeharra ezarri zuen.
- 2009ko legeak argi adierazi zuen aragoiera eta katalana zirela Aragoin gaztelaniaz gain mintzatzen ziren beste bi hizkuntzak. 2013ko legeak izenak lausotu zituen: pirinioar eta aurrepirinioar eskualdetako aragoiar hizkuntza eta ekialdeko eskualdeko aragoiar hizkuntza izenak eman zizkien aragoiera eta katalanari, hurrenez hurren.
- 2009ko legeak erakunde publikoekin katalan edo aragoieraz komunikatzeko eskubidea aitortu zien hizkuntza horien hiztunei. 2013koak aldiz, erakundeek, hala nahi zutenei, katalanez edo aragoieraz erantzuteko betebeharra ezeztatu zuen.
2015ean Javier Lambán sozialista boterera heldu zen eta 2013ko legea ezeztatuko zuela agindu zuen, 2009koa berreskuratzeko. Alabaina, 2016an aurreko legearen zuzenketa bat baino ez zen onartu. Zuzenketak aurreko legeak ezarri zituen hizkuntzen izendapen lausoak ezabatu eta aurrekoak (aragoiera eta katalana) berreskuratu zituen.[28]
Alderdi Popularrak eta PAR alderdiak Aragoiko katalanaren legezko aitortzaren aurkako joera nabarmena erakutsi dute historikoki. Adibidez, María José Ferrando Aragoiko Alderdi Popularraren bozeramaileak 2016eko legearen inguruan esan izan du katalanaren ofizialtasunak gastu ekonomiko handia ekarriko lukeela eta Aragoin katalanaren hiztunen gehiengoak beraien hizkuntzaren ofizialtasunik ez duela nahi. Sektore antikatalanisten babesa izan ohi dute alderdi hauek.[29]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Institut Aragonès del Català | Academia Aragonesa de la Lengua» academiaaragonesadelalengua.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ L'aragonés y lo catalán en l'actualidat. Asociación Aragonesa de Sociologia. 2017. (Aragoieraz)
- ↑ Els usos lingúistics a la Franja. Biblioteca Tècnica de Política Lingúistica. 2014. (Katalanez)
- ↑ (Katalanez) «Avals per al nom llengua» La Franja 2009-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ del Valle Melendo, Javier; Espona Vila, José (2006). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca de la Ribagorza» (pdf). Zaragoza. 199. or. ISBN 84-7753-608-2.
- ↑ Palomares Puertas, Arturo; Rovira Marsal, Juan (2008). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca de La Litera» (pdf). Zaragoza. 239. or. ISBN 978-84-8380-142-0.
- ↑ Montón Broto, Félix J. (2004). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca del Bajo Cinca» (pdf). Zaragoza. 235. or. ISBN 84-96223-55-8.
- ↑ Caballú Albiac, Miguel; Cortés Borroy, Francisco Javier (2008). Aragoiko Diputazio Orokorra, ed. «Comarca de Bajo Aragón-Caspe» (pdf). Zaragoza. 281. or. ISBN 978-84-8380-137-6.
- ↑ Micolau Adell, José Ignacio; Thomson Llisterri, Teresa (2005). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca del Bajo Aragón» (pdf). Zaragoza. 210. or. ISBN 84-7753-391-1.
- ↑ Benavente Serrano, José Antonio; Thomson Llisterri, Teresa (2003). Aragoiko Diputazio Orokorra, ed. «Comarca del Matarraña» (pdf). Zaragoza. 239. or. ISBN 84-7753-723-2.
- ↑ a b Sorolla, Natxo. (2015). «El català a la Franja. Any 2014» Llengua i ús: revista tècnica de política lingüística (57): 75–88. ISSN 2013-052X. (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ Llerda i Juan, Antoni (1983). «Chapurreau no, catalán sí». Andalán 379: 15.
- ↑ Caballú Albiac, Miguel; Cortés Borroy, Francisco Javier (2008). Aragoiko Diputazio Orokorra, «Comarca de Bajo Aragón-Caspe» (pdf). Zaragoza. 281. or. ISBN 978-84-8380-137-6.
- ↑ Chasco Escolapio, Ermelio (1983). «Acerca de la lengua de la «Franja Oriental»». Andalán (383): 10.
- ↑ (Gaztelaniaz) Zorraquino, María Antonia Martín. (1995). Estudio sociolingüístico de la Franja Oriental de Aragón. Universidad de Zaragoza ISBN 978-84-600-9148-6. (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Gobierno de Aragón se divide por la lengua: el PAR se rebela por la creación de un instituto del catalán y pide otro para el chapurriau» ELMUNDO 2021-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Chapurriau: la lengua maña que planta cara al independentismo» Diario ABC 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «Promotora Española de Lingüística» www.proel.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «La lengua de los valencianos».
- ↑ «Las Cortes de Aragón: Boletín Oficial» bases.cortesaragon.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las Cortes apoyan suspender el Institut Aragonès del Català y anular los nombramientos de la Academia Aragonesa de la Lengua» www.lacomarca.net 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ "Ley 3/1999, de 10 de marzo, del Patrimonio Cultural Aragonés." Aragoiko Aldizkari Ofiziala 36 zbk., 1999ko martxoaren 29koa
- ↑ "LEY 10/2009, de 22 de diciembre, de uso, protección y promoción de las lenguas propias de Aragón." Aragoiko Aldizkari Ofiziala 252 zbk., 2009ko abenduaren 30ekoa
- ↑ «Abamproyeuto de Lei de Luengas d'Aragón» www.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «Cortes Aragón - BOCA - Acuerdo del Pleno de» www.cortesaragon.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Gobierno de. «Inicio. BOA» www.boa.aragon.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «Detalle de auto» web.archive.org 2012-06-30 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «BOE-A-1999-8270 Ley 3/1999, de 10 de marzo, del Patrimonio Cultural Aragonés.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PP cifra en 40 millones el 'rescate' del catalán en aragón» ELMUNDO 2015-09-04 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).