Arratoi txakur
Arratoi-txakurra[1] arratoiak, saguak eta bestelako ugaztun kaltegarriak ehizatzen dituen txakurra da. Txakur mota heterogeneoa da, askotan mestizoak, baina talde batzuek arraza izendapena lortu dute.
Ezaugarriak eta hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko arratoi-txakurrak ohikoan txakur txikiak dira, arratoiak, saguak eta kidekoak harrapatzen trebeak[1]. Zuri-beltzak izan ohi dira. Enkarterriko billanukoa, Eusko Jaurlaritzaren onarpena duen arraza, arratoi-txakur mota gisa definitu izan da, Basque ratter ere deitua ingelesez[2].
XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen lehen erdian, arratoi arruntaren ugalketa handia gertatu zen Europan eta karraskari horiek ehizatzeko txakurren aukeraketa areagotu zen, katuak baino egokiagoak suertatu baitziren[3][4].
Arratoi-txakurren artean, arraza hauek aipa ditzakegu:
- Pragako arratoi-txakurra,
- Valentziako arratoi-txakurra,
- Bulldog frantsesa,
- Glen of Imaal deituriko terrier irlandarra.
- Andaluziako arratoi-txakur edo bodegueroa.
- Billanukoa, euskal arratoi-txakurra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Ingelesez) «Miniature Pinscher Breed Information, Characteristics & Heath Problems» DogZone.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ Digard, Jean-Pierre. (impr. 2009). L' homme et les animaux domestiques anthropologie d'une passion. Fayard, 328 or. ISBN 978-2-213-64370-0. PMC 495359479. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ Gorosabel, Oier. «"Txokolate" txakurra» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).