Asier Alcedo
Asier Alcedo | |
---|---|
Asier Alcedo Bertso Erronda txapelketan (2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Asier Alcedo Cano |
Jaiotza | Portugalete, 1996 (27/28 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Portugalete |
Hezkuntza | |
Heziketa | Asti Leku Ikastola 2014) |
Irakaslea(k) | Miren Matanzas |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, irakaslea, musikaria eta dantzaria |
Enplegatzailea(k) | Asti Leku Ikastola |
Kidetza | Elai-Alai Kultur Elkartea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Emaiok Euskara Taldea Ikasle Abertzaleak |
Musika instrumentua | txistua trikitia Alboka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Asier Alcedo Cano (Portugalete, Bizkaia, 1996) euskal bertsolari, dantzari eta musikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaleten jaio zen 1996 urtean. Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Batxilergoko ikasketak.[1] Nekazaritza eta Paisaiagintzako teknikari ikasketak burutu zituen.[2]
Asti Lekun zegoela, Emaiok Taldearen kide izan zen, ikastolako euskara taldea, beste kideekin batera, horien artean, Ibabe Beristain. Ikastolan ere, "Agenda 21" talde ekologistaren kide izan zen.
Txikitatik euskal dantza eta euskal musikan trebatua da. Portugaleteko Berriztasuna Taldea dantza taldearen kide izan da txikitatik. Horrez gain, bertsolari moduan trebatu zen. Dantzaz eta bertsolaritzaz aparte, pandero, txistua, trikitia eta alboka jotzen ditu Alcedok.
Bertsolari gisa, hainbat txapelketetan parte hartu izan du, besteak beste, Bizkaiko eskolartekoan, Enkarterri ezkerraldeko txapelketan, Osinalde Sariketan, Argi baltza Sariketan, BBK sariketan eta Bizkaiko txapelketan.[2][3] Bertsolaritza irakaslea ere bada Asti Leku Ikastolan.[1][4]
2022. urtean Portugaleteko 700. urteurrenaren erromeriaren ereserkiaren egilea izan zen.[5][6]
Bestalde, kultura-eremuan ere jarduten da, Portugaleteko Sastraka gaztetxearen berhabilitazio eta berrikuntzaren proiektuan parte hartuz, besteak beste.[7]
Politikagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko udal-hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen Portugaleteko udalerako, EH Bildu koalizioaren partez, beste batzuekin batera, adibidez, bere anai Iker Alcedo edo Iholdi Beristain abeslariarekin.[8]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaleten bizi da. Iker Alcedo du anaia.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Asier Alcedo, autor del himno de la romería del 700 aniversario" Kantatu Fuerte Portugalete”» Asti Leku ikastola 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Asier Alcedo - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ «"Nire ilusino nagusia herrian eragitea da"» Bizkaia Irratia (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ «Asier Alcedo, bertsolari bertsozale» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asier Alcedo, autor del himno de la romería del 700 aniversario" Kantatu Fuerte Portugalete”» Asti Leku ikastola 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lafuente, Joseba. (2022-05-06). «ASIER ALCEDO: "UN HIMNO A LAS GENTES DE PORTUGALETE"» Portu Radio (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lafuente, Joseba. (2022-12-23). «ASIER ALCEDO: "SASTRAKA"» Portu Radio (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irratia, Radio Popular-Herri. (2023-05-18). «Todos los candidatos a las Elecciones Municipales del 28M en Portugalete» Radio Popular de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La militancia elegirá entre hoy y el viernes el nuevo Consejo Nacional de Sortu» sortu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).[Betiko hautsitako esteka]