Edukira joan

Atari:Astronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Ongi etorri astronomiaren atarira! Aurkitu itzazu unibertsoaren sekreturik handienak!
Astronomia

Astronomia zeruko objektu edo argizagiak eta Lurraren atmosferatik kanpo gertatzen diren fenomenoak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Oso zientzia zaharra dugu hau, gizakiak sortu zuen lehenengoetarikoa zehazki. Askotan esaten da, astronomia, gizakiari lehen aldiz zeruarekiko interesa piztu zitzaionean jaio zela. Mende eta milurteetan zehar, gizakiak bere ingurune zabalarekiko zuen jakinmina asetzeko erabili izan du astronomia eta orain inoiz baino indartsuago ageri zaigu gure aurrean, izan ere, azkeneko urteetan aurkikuntza harrigarriak ekarri dizkigu astronomiak. Aipatzekoa da, zientzia honek hainbat adar dituela eta horietako bakoitzak desberdintasun nabarmenak dituela, adibidez, kosmologiak unibertsoa bere osotasunean eta sistema fisiko moduan aztertzen duen bitartean, astrogeologiak argizagien geologia aztertzea du helburu.


Astronomia gizakiak nomada izateari utzi zionean hasten da, hau da, sedentario bihurtzen hasi zenean. Lehenengo zibilizazio edo komunitateak osatu zirenean, astroekiko interes gero eta handiagoa zuen. Gizakiek askotan erabili dituzte izarrak, ehizarako garairik onenak zeintzuk ziren jakiteko edo fruitu edo bestelako elikagaiak noiz bildu jakiteko. Bestalde, negua noiz zetorren jakiteko ere baliagarri suertatu zaio astronomia, urtaro hau iritsi baino lehenago konturatzen baitziren bazetorrela eta beraz, prestatzeko denbora gehiago lortzen zuten.

Gizakia bizi izan den leku guztietan aurkitu izan dira astronomiarekiko interesa adierazten dituzten arrasto edo jakintzak. Hau horrela izanda, astronomoen lanbidea gizakiak sortu dituen zaharrenetako bat dela argi geratzen da, gizakiaren kultura guztietan beraien txokoa duelako.


Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Adarrak Zer irakurri
Nabarmendutako artikulua Artikulu ona

Entzelado (edo Saturno II) Saturnoren satelite bat da, William Herschelek XVII. mendean aurkitua. 1980ko hamarkadan Voyager zundek erakutsi zutenez, 498,8 km-ko diametroa du eta jasotzen duen eguzki-argiaren % 100 islatzen du. Satelitearen osaerari dagokionez, izotzezko zoru gazte batez estalia dago, honek Eguzkiaren argia islatzen duenez, sateliteak eguerdian -198 ℃ tenperatura baino ez du lortzen. Tamaina txikia duen arren, lurzoru aberatsa du arrasto geologikoei erreparatzen badiegu, izan ere, sateliteak lurralde zaharrak eta kraterrez josiak dituen bezala, gune berri eta tektonikoki itxuraldatuak ere baditu, hauetako asko duela 100 milioi urte inguru sortuak dira.

Lehen aipatu dugun bezala, 1789ko abuztuaren 28an William Herschel astronomialari ospetsuak aurkitu zuen, baina Voyagerzundak bere albotik igaro baino lehen (1980ko hamarkada), ia ez zegoen satelite honen xehetasunei buruzko daturik. 2005ean, Cassini zundak egin zituen hegaldiei esker datu gehiago eskuratu ziren. Zehazki, hego poloan ura zuten guneak aurkitu zituen.Zunda honek lortu zituen datuei esker badakigu, hego poloko kriosumendiek, geiser moduan, ur-zurrustak kanporatzen dituztela espaziora, beste hainbat material lurrunkorrekin eta material solidoarekin (sodio kloruroz osaturiko kristalak eta izotzezko partikulak) batera. Material hauek kantitate handian igortzen ditu sateliteak, 200 kilogramo inguru kanporatzen ditu segunduko.Garrantzitsua izan daiteke jakitea, ehun geiser baino gehiago aurkitu direla argizagian. Kanporatzen den materia bi lekutara joan daiteke: zati bat satelitera itzultzen da, elur moduan eta beste zati batek argizagitik ihes egitea lortzen du, Saturnoren E eraztunean aurki daitekeen materia kantitate handienak jatorria hemen du. 2014an, NASAk satelitearen lurrazalaren azpian ozeano handi bat egotea ahalbidetzen duten frogak aurkitu zituela adierazi zuen, ozeano honek, gutxi gorabehera, hamar kilometroko lodiera eduki beharko luke.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Big Bangaren teoria (literalki, Eztanda Handia edo Leherketa Handia) Unibertsoaren jatorria, haren hasierako momentuak eta ondorengo eboluzioa azaltzeko egun erabiltzen den teoria kosmologiko nagusia da. Eredu horren arabera, Unibertsoa dentsitateeta tenperatura oso altua zuen egoera batetik hedatu zen. Teoriak azalpen ona ematen dio ikusten dugun hainbat fenomenori, hala nola elementu arin askoren ugaritasunari, hondoko mikrouhin erradiazioari, Hubbleren legeari eta Unibertso behagarriaren egiturari. Gaur egun ezagutzen ditugun fisikako legeak dentsitate oso altuko puntu horri aplikatzen badizkiogu, Big Bangarekin lotu ohi den singularitatea lortuko dugu. Fisikariek eztabaida handiak dituzte horren esanahiaren inguruan: izan daiteke Unibertsoa singularitate batekin jaio zela, edo gaur egun dugun ezagutza ez dela nahikoa Unibertsoak garai hartan zuen egitura azaltzeko.

Unibertsoaren hedapenaren inguruan egin diren neurketek orain dela 13.800 milioi urte inguru ezarri dute Big Banga, eta horixe hartzen da Unibertsoaren adintzat. Hasierako hedapen fasearen ostean, lehenik, Unibertsoa nahikoa hoztu zen partikula azpiatomikoak eta, ondoren, atomo sinpleak sortzeko. Elementu horien hodei erraldoiak sortu ziren, eta grabitatearen ondorioz trinkotu ziren, materia eta materia iluna bereiziz eta, bukaeran, gaur ezagutzen ditugun izar, galaxia eta objektu guztiak sortuz. 1927an Georges Lemaîtrek ikusi zuen Unibertsoa hedatzen ari bazen, atzerantz ibilbidea egin zitekeela puntu bakar batera, eta hortik abiatuta eraiki da espantsio kosmikoaren ideia hau. Komunitate zientifikoa bi teoriaren artean zatituta egon zen garai batean: Big Bangarena, alde batetik, eta egoera geldikorraren teoria, bestetik; baina ebidentzia enpiriko nahikoa aurkitu izanak Big Bangaren alde mugitu du balantza eta, gaur egun, ia unibertsalki onartua da.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...


Asteko biografia Irudi nabarmendua

Nikolái Semiónovich Kardashov (Никола́й Семёнович Кардашёв) (Mosku, 1932ko apirilaren 25a) errusiar astrofisikari bat da eta Zientzien Errusiar Akademia Espazio-Ikerketa Institutuko zuzendariordea edo bigarren zuzendaria.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Kardashoven eskala

[aldatu iturburu kodea]

Kardashoven eskala zibilizazio baten eboluzio-maila neurtzeko erabiltzen den metodo bat da. 1964ean proposatu zuen Nikolái Kardashov astrofisikari errusiarrak. Zibilizazio batek bere inguruneko energia aprobetxatzeko duen gaitasunean oinarritzen da metodoa, hiru maila ezberdin daude, I, II eta III mailak. Era esponentzialean handitzen diren maila hauek, aztertzen ari garen zibilizazioak bere inguruneko espazioan egin duen kolonizazioari buruzko datuak ere ematen dizkigute.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Hoagen objektua ikus dezakegu irudi honetan.

Galaxia hau benetan bitxia da, bere itxura oso arraroa delako eta zaila aurkitzen. Eraztun motako galaxia bat dela esan genezake, baina harrigarriena bere itxura "bikaina" da, izan ere, galaxiaren nukleoan izar hori zahar batzuk daude eta hauen inguruan biratzen (eraztun itxurako eremuan) izar urdin gazteagoak. Sugearen konstelazioan aurkitu dezakegu, guregandik 600 argi-urte ingurura kokatzen da.

Lagundu gaitzazu! Gaian sakondu

Euskarazko Wikipediak lan handia du oraindik astronomiaren inguruko artikuluak osatzerako orduan. Ekarpenen bat egin nahi baduzu edo lagundu nahi bagaituzu, jarraian dituzu oraintxe bertan entziklopediak gai honetan dituen hutsune nagusiak. Letra lodiz idatzita daudenak dira gutxien osatuta daudenak.

Artikuluak sortu nahi badituzu, ikusi itzazu beharrezkoenak direnak hurrengo esteketan:


Atariak
Jarraian dituzue astronomiari edo bere adarren bati lotuta dauden gaiei buruzko beste atari batzuk. Baliteke horietako batzuk behar bezala ez osatuta edo sortu gabe egotea, hala bada, beti lagun gaitzakezu hauek osatzerakoan.


Wikiproiektuak
Wikiproiektuen helburua erabiltzaileek gai jakin baten inguruan ekarpenak egin ditzaten koordinazio maila bat lortzea da. Astronomiaren inguruko wikiproeiktu bat abian dugu, jarraian duzuen estekari klik eginez ikusi ditzazkezue bere xehetasunak.