Edukira joan

Atzeraldi Handia Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea

2008az geroztik, mundu osoan bezala, Atzeraldi Handia egon zen Euskal Herrian, ekonomia krisi larri bat. Hazkunde ekonomiko urriak eta batzuetan negatiboak ekartzeaz gainera, ondorio sozioekonomiko larriak eragin zituen, hala nola langabezia tasa altuak, enpresa itxiera eta porrotak, soldata-murrizketak, lan kondizio gogorragoak eta pobrezia handiagoa. Kontsumoaren eta mozkinen beherakadak zerga-krisia ere ekarri du; ondorioz, gobernu erakundeek administrazio publikoan murrizketa handiak ere egin dituzte, enpleguan, soldatetan nahiz eskainitako zerbitzuetan. Horren guztiaren aurka egiteko, sindikatuek protesta eta greba (horietako batzuk orokorrak) deitu zituzten. Euskal Herrian ere eragina izan zuen M-15 mugimendua krisiaren eraginez sortutako mugimendu moduan uler daiteke. Finantza krisiak finantza-sistemaren erreformaren beharra ekarri zuen eta ondorioz Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hiru aurrezki kutxen fusioari ekin zitzaion finantza-agintarien aldetik, Kutxa Bank izenekoa bankua sortuz.

Krisi globalaren eragina inguruko herrietara baino beranduago iritsi zen Euskal Herrira eta 2008 urtearen amaieran eta 2009 urtean zehar munduan zehar izan zen atzerakada handia apalagoa izan zen Euskal Herrian. Hala ere, 2010 eta 2011 urteetan zehar munduan zehar izan zen susperraldi laburrak eragin txikiagoa izan zuen Euskal Herrian eta Europan baino hazkunde tasa eskasagoak izan ziren urte horietan.

Eraikuntza eta higiezinen burbuila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Higiezinen burbuila Euskal Herrian»

Eraikuntzaren sektoreak garrantzi txikiagoa izan arren, eraikuntza sektoreko hainbat enpresek egin zuten porrot, garrantzitsuenen artean Ereaga eta Urazca taldeak. Lehena, Ereaga taldea izan zen, 2007ko abenduaren 15ean[1]. Ereaga Taldeak ordainketak etetean, 160 milioi euroko zorra utzi zuen ordaindu gabe hainbat hartzekodunekin, horien artean, 15 banku.[2]

Langabezia Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Estatistika Institutuak hiruhilabetero egindako Biztanleri Aktiboaren inkestaren arabera, 2007tik 2009rako langabezi datuak honakoak izan ziren.

Hiruhilabeteko langaeziaren datuak %etan
Probintzia 1. H 2007 2. H 2007 3. H 2007 4. H 2007 1. H 2008 2. H 2007 3. H 2007 4. H 2007 1. H 2009 2. H 2009
Araba %6,53 %4,36 %4,68 %4,25 %2,99 %4,26 %4,24 %7,53 %9,56 %9,20
Bizkaia %7,20 %7,40 %7,68 %6,62 %6,88 %5,72 %7,78 %9,57 %11,47 %11,83
Gipuzkoa %5,83 %4,63 %4,12 %5,04 %4,83 %4,77 %4,80 %6,68 %8,91 %9,08
Nafarroa %5,14 %,5,26 %4,38 %4,27 %6,05 %5,62 %7,09 %8,12 %10,41 %12,23
Estatua %8,47 %7,95 %8,03 %8,60 %9,63 %10,44 %11,33 %13,96 %17,36 %17,92

Enplegua Araupetzeko Espedienteak (EAE)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urteaz geroztik Euskal Herrian izandako EAEak eta egindako enpresetako batzuk:

Greba orokorrerako deialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera honen aurrean LAB, ELA, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek greba orokorra deitu zuten maiatzaren 21erako.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]