Edukira joan

Balazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Motor baten disko-balazta

Balazta, galga edo frenoak ibilgailuak gelditzeko edo abiadura txikiagotzeko balio du (normalean ardatz, transmisio-ardatz edo danbor baten abiadura).. Energia mekanikoa, energia zinetikoa zehazki, beroan edo lanean transformatzen dutenez, makinak direla esan daiteke, energia eraldatzen baitute, baina beste makina baten parte izan ohi direnez, haien elementutzat haru ohi dira.

Marruskadura balaztak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen ditugun balazta gehienak marruskadura balaztak dira, lasterketa auto batzuetan izan ezik, beste ibilgailu guztietan erabiltzen direnak baitira. Marruskadura indarrak erabiltzen dituzte objektu baten mugimendua moteltzeko edo guztiz gelditzeko, horrekin, beroa sortuz.

  • Zinta-balazta edo banda-balazta: Zinta malgu bat erabiltzen dute zilindro edo danbor birakari batean tentsioa sortu ahal izateko, eta zilindro hori gelditu nahi den ardatzari lotuta dago. Sortutako tentsioak marruskadura sortzen du, eta beraz objektuaren abiadura geldiarazten du.
  • Disko-balazta: Disko moduko zilindro bat gurpilen ardatzetan lotzen da, hauekin batera biratuz, horrez gain, pintzak finkatuta daude, biratu gabe, eta pintza hauek diskoaren aurka ixtean, marruskadura sortzen dute, diskoaren ardatzaren abiadura gutxituz eta ondorioz, ibilgailuarena.
  • Danbor-balazta: Balazta mota hauetan, bi zapata edo pastillak marruskadura sortzen dute gurpilarekin batera biratzen duen danbor baten barnealdeko azalaren aurka jotzean.
    Bizikleta baten danbor-balazta
  • Hagun-balazta: Txirrindularitzan askotan erabiltzen dira. Balaztaren pastillak hagunaren aurka presionatzean marruskadura sortzen du , gurpila geldituz. Egun, mendiko bizikletetan disko-balaztak erabili ohi dira, baina errepideko bizikletetan hagun-balaztak erabiltzen dira oraindik. Hainbat mota ezberdin daude.

 

Eragite moduaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Balazta pneumatikoa: Balazta mota honetan presiopean dagoen airearen bitartez eragiten dute indarra pastillek. Autoetan ez dira oso ohikoak, autobusetan, trenetan edo kamioietan erabiltzen dira gehienbat.
  • Balazta mekanikoak: Kable, palanka edo beste edozein modu mekanikoz eragiten du indarra balazta mota honek, bizikletetan erabiltzen dira maiz. Ez da motarik egokiena zeren askotan errebisatu behar dira, eragiten den indarra gurpilera behar bezala heltzen dela ziurtatzeko.
  • Balazta hidraulikoak: Likido baten bitartez eragiten da presioa balazta mota honetan. Autoetan erabiltzen den metodoa da, pneumatikoaren antzekoa da, baina likido bat erabilita.
  • Balazta elektrikoak: Balazta elektriko moteltzailea gehienbat auto elektrikoetan erabiltzen da, baina ez du zertan horrela izan. Zirkuitu elektriko baten bidez eragiten diote indarra gurpilei, beraz, edozein akats mekaniko desagertzen da.
  • Balazta pedala (mota guztietan). Mekanismo eragilea da. Gidariak eragiten dio indarra balaztatu nahi duenean. Bizikleta edo motorretan pedal baten ordez helduleku bat dago, eta eskuarekin eragiten zaio indarra.
  • Serbobalazta (mota guztietan). Pedalaren gainean eragin dugun indarra handitzen du.
  • Balaztatze-likidoa duen balazta-ponpa.
  • Hodien zirkuitua edo kableak (hidraulikoak edo mekanikoak)
  • Balazta bonbinak (danbor-balaztetan). Danbor-balaztetan balazta bonban eragin den indarra transmititzen die zapata edo pastillei.
  • Balazta pintza (disko-balaztetan). Pastillak edo zapatak dituen zatia da, diskoaren aurka estutzen dira likidoa bertara heltzean.
  • Pastillak edo zapatak (mota guztietan). Marruskadura eragiten duten gomak dira.
  • Balazta danborra (danbor-balaztetan): Honen aurka egiten dute indarra zapatek.
  • Diskoak (disko-balaztetan):  Gurpilaren ardatzean itsatsita doaz, eta berarekin batera biratzen dute, beraz honi indarra eragitean , gurpilak geldiarazten dira.[1]

Ezaugarri orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balazten kalitatea markatzen duten ezaugarriak hurrengokoak dira.

  • Muturreko indarra: Muturreko indarra balaztak eragin dezakeen balaztatze efektu maximoari deritzo. Askotan, gurpilen trakzio-limitea baino handiagoa denez, efektu honek balaztak gurpilak irristatzea eragin dezake, hori gerta ez dadin, ABS sistemak erabiltzen dira.
  • Potentzia etengabeko xahutzea: Marruskaduraren eraginez, balaztek tenperatura oso altuak hartzen dituzte. Balazta-sistemak huts egin gabe xahutu daitekeen potentzia kantitate handiena denbora unitate bakoitzeko da balazten potentzia etengabeko xahutzea.
  • Itzaldura: Beroaren eraginez, denborareki, huts egin gabe, denborarekin balazta-sistemaren eraginkortasuna gutxitzen da. Diseinuaren eta materialaren arabera handiagoa edo txikiagoa izan daiteke efektu hau.
  • Leuntasuna: Leuntasun ezak balaztatze indarraren aldaketak eragiten ditu, beraz, askotan, autoak laprast egin dezake edo balazta galtzea, istripu bat sortuz. Hori kontrolatzeko modu bakarra askotan errebisatzea da. Gehienetan trenetan gertatzen da leuntasun falta.
  • Potentzia: Gidariak eragiten duen indarraren eta balaztak gurpilari eragiten dion indarraren arteko erlazioa da.
  • Pedal sentsazioa: Oso subjektiboa da, pedalean eragin behar den indarra eta duen ibilbidea kontuan hartzen dira ezaugarri honetan.
  • Arrastea: Nahiz eta pedala bultzatu, ibilbidearen hasierako tartean ez da indarrik eragiten gurpiletan, horri arrastea deritzo.
  • Iraunkortasuna: Marruskadura erabiltzen duten balazta guztiek gainazal higadurak dituzte, beraz iraunkortasuna balazten erabilera egokiaren eta material egokien erabileraren arabera aldatzen da.
  • Pisua: Autoaren pisuak ere eragina du balaztatze distantzian, beraz, balaztak ere ezin dira pisutsuak izan. Gurpiletan muntatuta daudenez, pisu honek marruskadura txikitzea eragin dezake gidatze egoera batzuetan.
  • Zarata: Normala da balaztatzean zarataren bat egotea, baina balaztek diseinu desegokia dutenean edo higaduraren ondorioz, zarata gehiegizkoa izan daiteke.[2]

Berezitasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ABS edo "Anti-lock Braking System": Autoetan eta beste ibilgailu askotan erabiltzen den sistema bat da non egoeraren araberabalaztatze indarra aldakorra bihurtzen duena, gurpilek errepidearekiko marruskadura galdu ez dezaten.

Balaztatze sistemarekin batera funtzionatzen du, bonba bat sartzen da sistema hidraulikoan eta gurpiletan jarritako sentsoreek gurpilen biraketan balaztatze zakar bat detektatzean, martxan jartzen da gurpilak blokeatu daitezkeela interpretatzen duelako, eta beraz, balaztatzea hobetuz.[3]

"Balazta birsortzaile" edo KERS batek balaztatzean energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen du, eta energia elektriko hau bateria edo kondentsadore batean gordetzen da, momentuan edo aurrerago erabili ahal izateko.

Trenetan, trena beraren energia iturri bihurtzen da, auto elektriko zein hibridoetan, aldiz, bateria zein kondentsadoreetan gordetzen da.

Ohiko balaztatze sistemekin batera erabiltzen da abiadura txikian ez duelako ibilgailua balaztatzeko eraginkortasun handirik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Den:. (2021-02-25). «Sistema de frenos: dispositivo, explicación, componentes» Blog del AUTODOC CLUB - consejos e ideas para su coche (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  2. (Ingelesez) Brake. 2021-10-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Qué es el ABS y cómo funciona?» Motor.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]