Banbara
Itxura
Banbara | |
---|---|
Senegal garaiako banbarak 1890ean | |
Biztanleak guztira | |
5035000[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Mali Boli Kosta | |
Hizkuntza | |
Bamanankana | |
Erlijioa | |
Islam (sunismoa batez ere) eta erlijio tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Banbara Mendebaldeko Afrikako herria da. Mali, Ginea, Senegal, Mauritania, Burkina Faso eta Boli Kostako lurraldeetan bizi dira. Gaur egun 5.035.000 dira gutxi gorabehera eta haietatik 3.787.000 Malin bizi dira[1]. Haien ekonomia nekazaritzan oinarrituta dago. Lurrak taldearenak dira. Garrantzi handia ematen diote erlijioari, eta arte-gai nagusia erlijioa da. Artelan ezagunenak antilopeen irudiak dira. Mande taldeko bamanankan hizkuntzan mintzo dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bambara Ikuska.com