Bankia
Bankia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Bankua, negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | economics of banking (en) eta finantza-zerbitzua |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendaria | Jose Ignacio Goirigolzarri |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | OTC Markets Group (en) |
Historia | |
Sorrera | 2010eko abenduaren 3a |
Desagerpena | 2021eko martxoaren 26a |
webgune ofiziala |
Bankia izena, Banco Financiero y de Ahorros banketxeak erabilitako izen komertziala da, Espainiako bigarren etxe-bankua da, 485.900 miloiko bolumena eta 272.000 milioi euroko aktiboa dituena.
2012ko maiatzaren 9tik Espainiar estatuko jabetza da Espainiako Bankuak ezarritako kapital baldintzak betetzeko gai izan ez zenetik[1]. Bankuko zuzendaritza guztia aldatu eta ordutik bankuko presidentea Jose Ignacio Goirigolzarri da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bankia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bankua 2010eko abenduaren 3an sortu zen. Zazpi kutxen bateratzea 4 hilabetetan burutu zen (integrazio agiria 2010eko uztailaren 30ean sinatu baitzen). Bankia, Espainiako zenbait tokitan buru ziren kutxen elkarketaren ondorioz sortzen da. Hauek dira kutxak, parte-hartzearen arabera:
- Caja Madrid %52,06-a
- Bancaja % 37,70-a
- La Caja de Canarias %2,45-a
- Caja de Ávila %2,33-a
- Caixa Laietana % 2,11-a
- Caja Segovia %2,01-a
- Caja Rioja %1,34-a
2014ko abenduaren 4an jakin zenez, Bankiako 2011ko kontuek benetako egoera ez zuten islatu[2]. Abenduaren 5ean, Bankia Burtsan kotizatzen hasitakoan “iruzur egiteko aukerarik edo asmorik” ez zutela esan zuen Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak. Esan zuenez, 2010eko amaieratik 2011ko martxora bitartean, BFA Bankiako kutxen “aparteko kontrola” egin zuen Espainiako Bankuak[3].
Negozio arloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bankiako jarduera ekonomikoa hainbat arlotan garatzen da: bezero eta enpresentzako prestakuntzak, aktiboen kudeaketa, merkatu-kapitalak eta banku pribatua, beti kalitaztezko zerbitsuak eta finantza produktuak eskainiz, bai estatu mailan eta baita nazioarte mailan ere.
Bankiak sukurtsal-sare garrantzitsua du: Beijing, Dublin, Lisboa, Londres, Miami, Milan, Munich, Oporto, Paris, Shangai, Varsovia eta Vienan dago; Espainiar Estatuan, 6 autonomia-erkidegotan merkatu buru bezala azaltzen da.
Elkartea, hainbat enpresa desberdin eta garrantzitsuen parte da, 5.500 milioitan baloratutako akzioekin (2011ko urtarrilaren 31ko datuak).
Egoitza/Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan-egoitza Madrilen izan arren, bankuaren kokapen soziala zein ordezkarien helbidea Valentzian dago. Presentzia handiko taldea da Espainia osoan. Europar Batasunean ez ezik beste herrialde eta kontinente batzuetan ere dago (Txinan eta Estatu Batuetan, adibidez).
Burtsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entitatea burtsara aterako da, neurri estrategiko bezala, bere proiektua berrindartzeko, inbertsore berriak bereganatzeko eta kapitala sendotzeko. 2011ko uztaila hasieran, burtsara ateratzeko prozesua hasi zuen, eta akzioak uztailaren 20an kotizatzen hastea espero da. Hasieran akzioak saltzeko ezarritako prezioa 4,40 eta 5,05 euro artekoa bazen ere, uztailaren 18an behin betiko irteera prezioa 3,75 eurotan ezarri zen, nazioarteko inbertsoreen arreta eskuratzeko helburuarekin[4].
Dena den, 2012ko urtarril arte akzioen prezioa eusten saiatu arren, otsailetik hasita beherakada nabarmena hasi zen eta urtarriletik maiatz hasiera arte akzioek % 70 egin zuten behera. Bi hilabete beranduago jaitsiera are nabarmenagoa izan zen eta 0,48 euroren truke salerosi ziren akzioak burtsan. Porrot horregatik, milaka inbertsiogile txiki ataka batean geratu ziren, eta estatuak bankua erreskatatu zuen 24.000 milioi euro jarrita.[5] Operazio engainagarri bat izan zelakoan, epaiketa bat hasi zen Rodrigo Rato eta bankuko hainbat arduradunen kontra. Bada, Auzitegi Nazionalak erabat absolbitu zituen iruzurretik 2020ko irailaren 29an.[6][7][5]
Bankia osatzen duten aurrezki kutxak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caja Madrid
- Bancaja
- Caja Insular de Canarias
- Caixa Laietana
- Caja de La Rioja
- Caja Ávila
- Caja Segovia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://economia.elpais.com/economia/2012/05/09/actualidad/1336559567_240280.html El Pais egunkariko albistea
- ↑ Jon Fernandez, «Bankiako 2011ko kontuek benetako egoera ezkutatu zuten», Berria, 2014-12-05
- ↑ «Rodrigo Rato: 'Ez genuen iruzur egiteko aukera edo asmorik izan'», EiTB, 2014-12-05
- ↑ http://www.elmundo.es/elmundo/2011/07/18/economia/1310980097.html El Mundo egunkariko albistea.
- ↑ a b Sagarzazu, Jokin. «Absolbitu egin dituzte Bankiako auzipetu guztiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
- ↑ «Bankiako buruzagitza absolbitu dute 22.000 milioi euro publiko galtzea eragin zuen operazioagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-09-29). «Rato eta gainerako akusatuak absolbitu dituzte Bankia burtsara ateratzeko epaiketan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bankiaren webgunea
Espainiako bankuak | ||
---|---|---|
Abanca • Banca March • Banco Mare Nostrum • Banesto • Bankia • Bankinter • Bankoa • BBK Bank • BBVA • Ibercaja • CaixaBank • Unicaja Banco • Openbank • Banco Sabadell • Banco Santander • Liberbank |