Barry Lyndon
Barry Lyndon 1975eko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren filma da, aktore hauek antzeztua: Ryan O'Neal, Marisa Berenson, Patrick Magee, Hardy Krüger, Gay Hamilton, Godfrey Quigley eta Steven Berkoff. Stanley Kubrick bera ekoizlea izateaz gain, gidoia ere idatzi zuen, horretarako William Makepeace Thackeray idazlearen The Luck of Barry Lyndon eleberrian oinarriturik.
Lau Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (John Alcott), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Maurice Carter, Lionel Couch eta Patrick McLoughlin), Egokitutako soinu banda onenaren Oscar Saria (Leonard Rosenman) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Ulla-Britt Sôderlund eta Milena Canonero).
Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariak Stanley Kubricken film guztien artean gogokoena du.
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendeko giroa eta estetika bikain islatu zituen, eta soinu bandak ere asko lagundu zion: Georg Friedrich Händel musikagilearen Sarabanda, Giovanni Paisielloren Il barbiere di Siviglia, eta Franz Schubert nahiz Johann Sebastian Bachen hirukoteak. Bestalde, soinu banda The Chieftains irlandar folk taldeak jotako Seán Ó Riada musikagilearen Women Of Ireland doinu goxoaz osatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanda, XVIII. mendea. Barry Lyndon (Ryan O'Neal) irlandar gazte abenturazale da: filmak garai hartako britainiar gizartean duen igoera eta gainbehera deskribatu ditu. Barry gazte xaloa bere lehengusu Nora Brady (Gay Hamilton) probokatzaileaz maitemindu da. Emakume manipulatzaile hori Quinn ingeles kapitain aberatsarekin (Leonard Rossiter) hitzemanda dagoenez, Barryk Quinn duelu batean hil du. Ondoren eta kapitaina hil duenez, Barryk bere ama alargunari (Marie Kean) agur esan eta jaioterritik ihes egin du, britainiar gudarostea sartu eta abentura ugari bizi ditu. Aurrerago, Barryk ustezko duelua bera erditik kentzeko bere familiaren trikimailua izan zela eta Quinn kapitaina bizirik eta Norarekin ezkondu dela ikasi du. Barry gudari gisa Europara doa, han Prusiaren aldeko espioi gisa lan egin eta beste irlandar bat ezagutu ondoren, Britainiaren aldeko kontraespioi eta jokalari profesionala bilakatu da.
Lady Lyndon (Marisa Berenson) alarguna beraz maitemintzea lortu du, nahiz eta Barryk hura maite ez. Barry emaztea eta euren semearekiko axolagabea da, aldiz Lord Bullingdon-ek (Leon Vitali) Barry oportunista hutsa dela badaki. Barry gizon ziniko eta senar berekoi bilakatu da. Bikoteak beste seme bat du, Bryan David Morley, Barry aitaren begikoa dena, baina zalditik erori ostean, hil egin da. Lord Bullingdon eta Barryren arteko duelu batean, Barryk hanka bat galdu eta espetxeratzeko mehatxupean, Ingalaterra uzteko proposamena onartu du. Hainbat urtetan zehar Barry bere amarekin Irlandan bizi ondoren, gainontzeko bizitza Europan zehar jokoan eman du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ryan O'Neal, Redmond Barry (gerora, Redmond Barry Lyndon)
- Marisa Berenson, Lady Lyndon
- Patrick Magee, Chevalier du Balibari
- Hardy Krüger, Potzdorf kapitaina
- Gay Hamilton, Nora Brady
- Godfrey Quigley, Grogan kapitaina
- Steven Berkoff, Lord Ludd
- Marie Kean, Belle, Barryren ama alarguna
- Murray Melvin, Samuel Runt erreberendoa
- Frank Middlemass, Sir Charles Reginald Lyndon
- Leon Vitali, Lord Bullingdon
- Dominic Savage, Bullingdon gaztea
- Leonard Rossiter, John Quinn kapitaina
- André Morell, Lord Wendover
- Anthony Sharp, Lord Hallam
- Philip Stone, Graham
- David Morley, Bryan Patrick Lyndon
- Michael Hordern, (ahotsa) Narratzailea
- Diana Koerner, Lischen (alemaniar neska)
- Arthur O'Sullivan, Feeny kapitaina
- Billy Boyle, Seamus Feeny
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barry Lyndon filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Barry Lyndon filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1975eko filmak
- Stanley Kubrickek zuzendutako filmak
- Stanley Kubrickek idatzitako filmak
- Hardy Krügerrek antzeztutako filmak
- Ryan O'Nealek antzeztutako filmak
- Marisa Berensonek antzeztutako filmak
- Steven Berkoffek antzeztutako filmak
- Patrick Mageek antzeztutako filmak
- Diana Körnerrek antzeztutako filmak
- Murray Melvinek antzeztutako filmak
- Leon Vitalik antzeztutako filmak
- Michael Hordernek antzeztutako filmak
- Wolf Kahlerrek antzeztutako filmak
- Ferdy Maynek antzeztutako filmak
- Hans Meyerrek antzeztutako filmak
- Pat Roachek antzeztutako filmak
- John Sharpek antzeztutako filmak
- George Sewellek antzeztutako filmak
- Barry Jacksonek antzeztutako filmak
- Peter Cellierrek antzeztutako filmak
- Geoffrey Chaterrek antzeztutako filmak
- John Alcottek antzeztutako filmak
- Stanley Kubrickek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Adulterioari buruzko filmak
- Irlandan girotutako filmak
- 1750eko hamarkadan girotutako filmak
- 1760ko hamarkadan girotutako filmak
- 1770eko hamarkadan girotutako filmak
- Ingelesezko filmak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak