Bilbondo
Bilbondo | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Basauri |
Koordenatuak | 43°13′41″N 2°52′30″W / 43.228°N 2.875°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1990 |
Bilbondo Basauriko udalerrian kokatuta dagoen merkataritza-gunea. Bilboaldean eraiki zen lehena, 1990ean. Urteak joan ahala pixkanaka handituz joan den arren, Eroskik (merkatal-gunearen jabeak) Bilbondo handitu nahi duela jakitera eman zuen 2003an. Horretarako, Basauriko udalarekin hitz egin zuen, izan ere, merkatal-gunea ezartzen den gunea Basaurin dago. Gaur egun, 30.000 m²-ko merkataritza-azalera du.
Basauriko eta inguruko herrietako merkatariek gogor gaitsetzi zuten handipen horretarako proiektua eta asteetako presioaren ondorioz, Basauriko alkateak ez zuen onartu Eroskik merkatal-gunea handitzerik. Oraindik ez dago argi zer gertatuko den, baina baliteke Eroskik Zaratamoko udalean dauden lurretan egitea handipena.
2010eko azaroaren 18an Media Markt kate alemaniarrak 2.700 metro koadroko denda berria zabaldu zuen[1] merkataritza-gunean. Bizkaiko bigarrena, Barakaldon duenarekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20101118/local/mediamarkt-abre-puertas-bilbondo-201011180939.html El Correo Español egunkariaren webgunea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko merkataritza-guneak | ||
---|---|---|
Arcco Amara • Artea • BAB2 • Ballonti • Bidarte • Bilbondo • Boulevard • Bretxako azoka • Carrefour Oiartzun |