Bird (2024ko filma)
Bird (2024ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Bird |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 119 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrea Arnold |
Gidoigilea(k) | Andrea Arnold |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tessa Ross (en) |
Konpainia ekoizlea | BBC Film (en) British Film Institute Access Entertainment (en) Arte France Cinéma (en) Ciné+ (en) Canal+ Ad Vitam Distribution (en) |
Edizioa | Joe Bini (mul) |
Bird 2024ko Andrea Arnold ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bailey 12 urteko gaztea da. Kenten bizi da bere aita Bugekin eta anaia nagusi Hunterrekin. Hirurak bizi dira grafitiz betetako etxe batean, baina sekula ez daude bakarrik. Izan ere, Bugen lagunentzat haien bigarren etxea dirudi, eta, festak egiten ari ez direnean, aitak erosi duen apoak haluzinogenoa den substantzia isur dezan saiatzen ari dira. Baileyk bere gela dauka, anaiarekin partekatzen duena, baina apenas du intimitaterik, eta arraroa da aitarekin soilik egon daitekeen unea. Bailey jendez inguratuta bizi da, baina haurtzarotik nerabezarorako trantsizioan bakarrik dago. Oraindik ere haur bat da, baina erantzukizunez beteriko bizitza bat egokitu zaio, eta haurrak diruditen helduen artean helduegia den haurra da Bailey. Egun batean, Bird izeneko pertsonaia bitxi batekin topo egingo du Baileyk; gona bat eta motxila jantzirik, hitz egiteko era lasaia du, ia inuzentea, eta bere gurasoen bila dabilela esango dio neskari. Birdek ez du Baileyren ingurukoen antzik, eta gazteari ordura arte ezagutu ez duen zaintza eskainiko dio.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barry Keoghan: Bug
- Franz Rogowski: Bird
- Nykiya Adams: Bailey
- Jason Buda: Hunter
- Frankie Box: Kailey
- Jasmine Jobson: Peyton
- Joanne Matthews: Debs
- James Nelson-Joyce: Skate
- Sarah Beth Harber: Dionneren ama
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Errealitate berri baten bila» Berria 2024-11-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2024ko filmak
- Andrea Arnoldek zuzendutako filmak
- Andrea Arnoldek idatzitako filmak
- Barry Keoghanek antzeztutako filmak
- British Film Institutek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Erresuma Batuko film dramatikoak
- Frantziako film dramatikoak
- Alemaniako film dramatikoak
- LGBTeei buruzko filmak
- Ingalaterran girotutako filmak