Bison latifrons
Bison latifrons | |
---|---|
Pleistozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bison |
Espeziea | Bison latifrons |
Datu orokorrak | |
Luzera | 4,75 m |
Altuera | 2,5 m |
Masa | 2.000 kg |
Bison latifrons desagertutako bisonte mota bat izan zen. Abere hau Pleistozenoan zehar Ipar Amerikan bizi omen zen. Bisonte erraldoia da bere beste izenetariko bat, baita Izotz Aroko bisontea. Duela 25.000-30.000 mila urte desagertu omen zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izotz Aroko bisonteak 2,5 metroko garaiera zeukan eta bere adarren arteko zabalera 2 metrotara heltzen zen. Adarrek boomerang baten itxura hartzen zuten. Adarrak askoz handi eta sendoagoak ziren arren kasuan emetan baino. Espeziearen neurri ezagunak beste edozein bisonte motatakoak baino handiagoak dira beraz. Haren pisua toneladatik gorakoa zen.
Habitat eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Segur aski haren bizimodua, habitat eta ohiturak egungo Amerikako bisontearen oso antzekoak izango ziren. Egungo bisonteen habitat berbera zeukan ere Izotz Aroko bisonteak.
Fosilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bison latifronsen fosilak ez dira ugari. Hezurdura baten hainbat puzketa topatu zuten, esate baterako, Kaliforniako "Rancho La Brean".
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Dakotako Izotz aroko bisonteei buruzko artikulua
- (Ingelesez)At Paleocraft.com
- (Ingelesez)Cast at Royal Saskatchewan Museum