Bruniquelgo leizea
Bruniquelgo leizea | |
---|---|
Mota | haitzulo |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°03′43″N 1°40′34″E / 44.062015°N 1.676212°E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Tarn eta Garona |
Barruti | Montaubaneko barrutia |
Kantonamendu | canton of Monclar-de-Quercy |
Frantziako udalerri | Bruniquel |
Bruniquelgo leizea (frantsesez: grotte de Bruniquel) Frantziako Bruniquel hirian dagoen gune arkeologiko bat da, Neanderthalgo gizakiak sortutako artefaktu kulturalak dituena.
Aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan aurkitu zuten gune arkeologikoa, baina estalagmitekin eraikitako egiturak 20 urte geroago aztertu zituzten. Aztertutako gunearen sakontasuna dela eta, duela 176.000 urte kobazulo sakonak esploratzen zituzten gizakien aurrekoak zeudela ondoriozta daiteke, euren argiztapen propioa berekin ekarriz.[1]
Datazioaren arabera, artefaktuak orain dela 176.500 urte (176.500 ± 2.100 c AP) sortu zituzten,[1] gizaki modernoek Afrikatik abiatuta Eurasia kolonizatu baino askoz lehenago.[2][3] Kobazuloan nahita apurtutako estalagmitaz osatutako bi eraztun handi, estalagmiten mordoak, erretako hartz hezurrak eta sua egitearen ebidentziak sakonera handian (336 metro) aurkitu zituzten. Hominidoen beste edozein artefaktu kultural baino askoz lehenagokoa da lana, haitzuloko pinturak kasu. Erradiokarbono bidezko datazioa 50.000 urte baino gutxiagoko artefaktuetarako bakarrik erabil daitekeenez, Jacques Jaubert eta Dominique Genty zientzialariek uranio-torio bidezko datazioa erabili zuten estalagmitetako ebaketen aurreko eta ondorengo lanen sorkuntza denbora kalkulatzeko.
2019an Frantziako Gobernuak monumentu historiko izendatu zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Jaubert, Jacques; Verheyden, Sophie; Genty, Dominique; Soulier, Michel; Cheng, Hai; Blamart, Dominique; Burlet, Christian; Camus, Hubert et al.. (2016-5-25). «Early Neanderthal constructions deep in Bruniquel Cave in southwestern France» Nature doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Yong, Ed. (2016-5-25). «A shocking find in a Neanderthal cave in France» The Atlantic Monthly.
- ↑ (Ingelesez) Surugue, Léa. (2016-5-25). «Bruniquel cave: Mystery structures created from stalagmites point to complex Neanderthal society» International Business Times.
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. PA82000001. .