Edukira joan

Bull Rungo lehen gudua

Koordenatuak: 38°48′54″N 77°31′21″W / 38.815°N 77.5225°W / 38.815; -77.5225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bull Rungo lehen gudua
Manassasko lehen gudua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Bull Run edota Manassasko lehen guduaren irudia.
Data1861eko irailaren 21a
LekuaManassas udalerriaren iparraldean, Virginia
Koordenatuak38°48′54″N 77°31′21″W / 38.815°N 77.5225°W / 38.815; -77.5225
EmaitzaKonfederazioaren garaipen erabakiorra
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Estatu Konfederatuak
Buruzagiak
Winfield Scott
Irvin McDowell
Robert Patterson
P. G. T. Beauregard
Thomas "Stonewall" Jackson
Joseph E. Johnston
Indarra
35,732 32,000−34,000
Galerak
2,708
(481 hildako, 1.011 zauritu, 1.216 atzemanak/desagertuak)
1,982
(387 hildako, 1.582 zauritu, 13 atzemanak/desagertuak)

Bull Rungo lehen gudua (Batasunaren aldekoen izendapena) edota Manassasko lehen gudua (Konfederazioaren aldekoen izendapena), 1861eko uztailaren 21ean, AEBetako Gerra Zibilan, Virginiako Manassas udalerriaren iparraldean eta Washington Hiritik 25 milia mendebalde eta hego-mendebaldera jazotako gudua izan zen. Gerra honetako lehen gudu handia izan zen, sarraski handiak oraindik jazotzeke zeudela.

Eskarmenturik gabeko Batasunaren Armadako gudarostea Irvin McDowell jeneralaren agindupean Joseph E. Johnston eta P. G. T. Beauregard jeneralen agindupeko Konfederazioaren Armadaren aurka jo zuen, baina konfederatuek unionistei aurre egin eta azken hauek Washington Hirira ihes egin behar izan zuten.

Stonewall Jackson

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudu honetako unerik oroituena uztailaren 21eko goizalean, Nathan Evans kolonelaren agindupeko 900 konfederatuek 6.000 unionistei aurre egin behar izan ziotenekoa da. Laisterrera, Evans eta bere soldaduek laister Barnard Bee eta Francis S. Bartow ofizialen bi brigaden laguntza jaso zuten, baina unionisten erasoaldien ondorioz konfederatuen lerroa piskanaka deseginez joan zen. Ordurarte Mathews Hill zegoen konfederatuen lerroak atzera egin eta oraindik bizirik zeuden soldadu konfederatuak Henry House Hill muinora lekualdatu ziren. Kokapen honetan aurrez Thomas J. Jackson jeneralaren Virginiako gudaroste konfederatua zegoen. Beek Jacksoni honakoa esan zion: «Etsaia atzetik jarraika dugu», eta Jacksonek zeran erantzun zion: «Orduan jauna, baionetekin aurre egin beharko diegu». Jacksonek odol hotzak bultzaturik, Bee bere soldaduengana itzuli eta gerora ospetsu egingo zen honako esaldia aipatu zien: «Hantxe dago Jackson harrizko horma (stonewall) bat bezala!». Jacksonek brigadak formazio konpaktua osatu eta unionisten erasoei aurre egiteaz gain atzeratuarazi ere egon zituen.

Honela, Stonewall Jackson ezizen ospetsua sortu zen, bai eta ofizial konfederatu honen ospe mitikoa ere.

Bestalde, Washington Hiriko goi mailako gizarteko kideak gudua piknik edo ikuskizun bat bailitzan albotik ikustera joan zen, unionisten berehalako garaipen erraz bat jazoko zelako ustean, horrek gerraren hastapena zela eta oraindik gudu handiak eta sarraski odoltsuak jasotzeke zeudela ederki adierazten du. Gudaroste unionista inongo ordenik gabe konfederatuen erasoaldietatik hiriburura ihes egiten hastean, Washington Hirira zihoazen errepideak zibil hauek sortutako jendetzak blokeatuak zeudela topatu zuten. Zorionez, unonistentzat, konfederatuak garaipenarekin konformatu eta ez zituzten hiribururako ihesaldian jarraitu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]