Edukira joan

Burin penintsula

Koordenatuak: 47°23′N 55°07′W / 47.38°N 55.11°W / 47.38; -55.11
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Ternuako geografiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burin (argipena)».
Burin penintsula
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak47°23′N 55°07′W / 47.38°N 55.11°W / 47.38; -55.11
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador

Burin penintsula Ternuako uharte nagusiaren hego-mendebaldean dagoen penintsula da, Fortune Bay badia geratzen zaio mendebaldera, eta Placentia Bay badia ekialdera. 130 km (81 mi) luze da gutxi gorabehera, eta 15-30 kilometro zabal. Terrenceville eta Monkstown artean dagoen 30 km (19 mi)zabaleko istmo batetik luzatzen da penintsula hego-mendebalderantz.

Frantziako kolonia diren Saint-Pierre eta Mikelune uharteak gertu dira penintsulatik, eta bertako Fortune herritik 25 km-ra baino ez daude ferryan.[1][2]

Izenaren euskal jatorri posiblea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorrian euskararen aztarna dagoelako hipotesia bada, euskal arrantzaleek Buria esaten omen zioten eta. 17. mendeko testuak daude euskal arrantzaleek Buria Chumea eta Buria Au(n)dia izeneko tokiak bisiatzen zituztela, ingelesez Little Burin eta Great Burin emanak.[3] Buria hori penintsularen 'bota' formarekin lotu dute batzuek, baina ez dirudi hori euskal hitza denik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]