Cándida Jiménez Huelva
Cándida Jiménez Huelva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luanda, 1845eko maiatzaren 2a |
Heriotza | El Puerto de Santa María, 1951ko maiatzaren 4a (106 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | esklaboa |
Cándida Jiménez Huelva edo Cándida Huelva Jiménez (Luanda, Angola, Portugaldar Inperioa, 1845eko maiatzaren 2a – El Puerto de Santa María, Cádiz, Espainia, 1951ko urtarrilaren 22a), Candida «La Negra» izenez ezaguna, emakume esklabo askatua izan zen, eta Puerto de Marian eman zuen bizitza gehiena. Andaluziako azken esklabo ezaguna da, eta Espainiako azkenetakoa.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cándida Jimenez Huelva esklabo jaio zen Luandan, Angolako kolonia portugaldarrean. XIX. mendeko 50eko hamarkadan, esklabo-trafikoko itsasontzi batean zihoan, Habanara.[2] Espainiako Inperioak 1837an bere lurraldean esklabotza abolitu bazuen ere, arau honek Puerto Rico eta Kuba kanpo uzten zituen, non legala izaten jarraitu zuen 1873 eta 1886 arte, hurrenez hurren. Era berean, esklabotzak legezkoa izaten jarraitu zuen Portugalgo kolonietan 1869ra arte. Cádizko badiatik igarotzean, Cándida atxikita zegoen itsasontzia hondoratu egin zen ekaitz baten ondorioz. Ostean, El Puertoko nekazari batek aurkitu zuen, eta Lencheria kaleko 5. zenbakiko bere etxean hartu zuen eta Cándida bertan bizi izan zen bizitza osoan.[3]Han herriko ijito batekin lotu zen.[4][5]Ospe handia hartu zuen herrian, hein batean, iritsi zen garaian bertan bizi zen pertsona beltz bakarra zelako. El Puertoko herri-kulturan izan zuen presentzia XX. mendeko 20. eta 50. hamarkaden arteko testigantzetan islatzen da, guraso batzuek seme-alabei lo egin zezaten «Egin lo, badator Candida "Beltza" eta» esaten omen zieten.[2]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021ean, Tarifako Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen memoria afro-andaluziarraren alde, Cándida Jiménez Huelva eta haren historia esplizituki gogoratzeko.[6]
- 2018an Joaquin Garcia Romeu egileak La última negra argitaratu zuen, Cándidaren bizitza birsortzen zuena.[2]
- 2019an Maria Bueno artistak, berriz, bere historiari heldu zion «FridAfro: nire herentzia afrikarra» proiektuaren parte gisa.[1]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «La historia africana de Andalucía reflejada en murales» La Opinión de Málaga 2019-02-04.
- ↑ a b c Cañas, Jesús A.. (2018-05-21). Cándida ‘La Negra’, la última esclava de Cádiz. ISSN 1134-6582..
- ↑ Pacheco Albalate, Manuel. (2006). «Una cara de la esclavitud: La apasionante historia de "Cándida la Negra"» Pliegos. Academia de Bellas Artes Santa Cecilia (8) ISSN 1695-1824..
- ↑ «Cándida La Negra» Diario de Cádiz 2012-02-12.
- ↑ «La historia oculta y esclava de Andalucía: de un torero negro a una cirujana mulata» La Voz del Sur 2019-06-18.
- ↑ Excmo. Ayuntamiento de Tarifa. Declaración institucional a propuesta de todos los grupos municipales de la corporación (Socialista, PP, Adelante Tarifa y AxSÍ) por el reconocimiento de la memoria afro-andaluza.. .