Caravaggio
Caravaggio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michelangelo Merisi |
Jaiotza | Milan eta Caravaggio, 1571ko irailaren 29a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Milanerria |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Porto Ercole (en) , 1610eko uztailaren 18a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Porto Ercole (en) |
Familia | |
Aita | Fermo Merixio |
Ama | Lucia Aratori |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Simone Peterzano |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Erroma Zagarolo Napoli Valletta Sirakusa Genova Messina Milan Palermo eta Paliano |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa Kontrarreforma |
Genero artistikoa | genero-margolana margolaritza erlijiosoa izadi hila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Michelangelo Merisi da Caravaggio (Milan, Italia, 1571ko irailaren 29a - Porto Ercole, Italia, 1610eko uztailaren 18a), 1593 eta 1610 urteen artean Erroman, Napolin, Maltan eta Sizilian bizi izandako pintorea da, pintura barrokoaren sorkuntzan eragin handia izan zuena. Kontrarreforma garatzeak katolizismoari arte mota berria sortzeko beharra ekarri zion, protestantismoaren ideien gainetik zegoela adierazten zuena. Estilo berri hori Caravaggiorena da. Hein handi batean, pintoreak manierismoaren ildoak oinarri hartuta, naturalismo berria sortu zuen. Bertan pertsonaia eta objektuak sartzen dira, argi-ilun efektuekin eta izugarrizko errealitatearen adierazmen sutsu eta dramatikoa bereganatuz.
Lehen lanak gorabehera, Caravaggiok batez ere obra erlijiosoak jorratu zituen. Modu horretan, haren figuren errealismo bortitza eta modelo gisa kaleko jende arrunta erabiltzea zirela eta, askok haren obra gaitzetsi eta onartezintzat jo zuten. Kristoren zigortzea edo San Joan Bataiatzailea arkumearekin kasuetan, kaleko pertsona arruntak, gehienetan klase baxuenetakoak hartzen zituen beste pintore batzuek aukeratzen zituzten figura etereoen ordez.
Garaiko Elizaren ideiek nolabaiteko desegonkortasuna erakusten zuten: alde batetik, garaiari begiratuta, Italia katolikotik barrena zihoazen kontrarreformaren ideien aurka joateko neurria baitzen pintura mota hori, katolizismoaren gizatasuna erakusten eta, protestantismoaren doitasun eta seriotasunaren kontra zihoalako; baina bestetik, pertsonaia garrantzizkoen estereotipazio fisiko horien erabilera itsusitzat hartzen zen, artista beraren estiloaren barruan modeloen inperfekzio fisikoak ez aldatzean areagotu egiten zena, San Mateo eta aingerua lanean ikus daitekeen moduan: hor, santuak berak oinak guztiz zikinak agertzen ditu, edo, Elizaren ustetan, eskandalagarritzat aurkez daitekeen Ama Birjinaren heriotza lanean, Tiber ibaian itotako emagaldu baten modeloa erakusten duenean.
Hori horrela izanagatik, bere garaian ospe handia izan zuen: bai Ipar Europan, bai Espainian, eragin handikoa izan zen. Poussin, Rubens, Rembrandt... pintoreen lanek nolabaiteko ahazmen sentimendu bat eragin zuten haren obraren baitan, XX. mendean, Italiako barrokoaren ikasketa berriak eratu ahala, Barrokoaren aitzindari nagusietakotzat jotzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak (1571–1592)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caravaggio Erroman jaio zen: ama Caravaggio hiriko familia dirudunekoa zuen eta aita, berriz, hango markesaren administratzaile eta dekoratzailea. 1576an, Milanek pairatu zuen izurritearen ondorioz, familiak Caravaggiora joatea pentsatu zuen eta hantxetik hartu zuen geroago izena pintoreak.
1584an Simone Peterzano pintorearen lantegian ikasle gisa hasi zen. Haren ostean, Milan eta Caravaggio artean mugitu zen eta Giorgione eta Tizianoren obrak ikusteko parada izan. Da Vinciren Azken Afaria ikusi eta gero, Milango arteaz interesatuago egon zen, Alemaniako naturalismoarekin konparatu egiten baitzuen Italiako Manierismoarekin baino gehiago.
Erroma (1592–1606)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1592an Erromara joanda, Klemente VIII.aren pintore Giuseppe Cesarirekin kontaktua izan zuen, hark bere lantegian lana eskaini baitzion. Haren lehen obra batzuk Mutila fruta hartzen, Otzara frutarekin eta Bako dira. Hiru horietan haren estiloaren hasiera ikus daiteke, naturalismo sutsuaren adierazmena natura hilaren generoan ikusten zena eta geroago figuratiboan ikusiko zena, non Bako bera pintorearen autoerretratru bat dugun. 1594an, Cesariren tailerra utzi eta bere kabuz jarraitu zuen. Maila ekonomikoa oso puntu baxuan zeukan arren, Prospero Orsi pintorea edo Onorio Longhi arkitektoaren laguntzaz hiriaren barruko gizarteko eskala altuetan mugitzeko aukera izan zuen. Bestalde, Mario Minniti siziliarra modelo izan zuen, Fortuna ona lanean ikusten den bezala. Lan horretan, garaiko gizartearentzako ezohiko gaia ageri da: Mario ijito batek engainatua ikusten da, geroago ere Italiako artean izugarrizko eragina sortu zuena. Karta jokalariak izeneko obrak ere arrakasta itzela izan zuen, Caravaggiori Francesco Maria Del Monte kardinalaren patronatua eman ziona, eta garai hartan egin zituen Musikariak, Apolo lautea jotzen eta Sugandilak min egindako mutila, besteak beste.
Obra erlijiosoetan, Magdalena penitentziagile izenaz ezagutzen dena egin zuen, bere estiloa markatu zuen errealismo sutsua eta gai erlijiosoak hurbiltasun bereziaz tratatzeko modua aurkeztuz, adibidez San Frantzisko Asiskoa meditatzen eta Egiptoko ihesaldian geldiunea obretan. 1599an, Del Monte kardinalaren laguntzaz, Contarelli kapera dekoratzeko kontratatua izan zuen Erromako San Luigi dei Francesi elizan. San Mateoren bokazioa eta San Mateoren martirioa lanak erabili zituen eginkizun horretarako, bere estilo propioa jarriz: alde batetik, argi-ilun efektuen erabilerarengatik eta bestetik, martirioan errealismo sutsuak krudelkeria eta patetismoa erakutsiz. Ikonografiak arazoak sortu zizkion, garaiko kanonak errespetatu beharrean, Caravaggiok bere gaiarekiko estilo propioa jorratzen baitzuen, San Mateo ebanjelioa idazten edo San Pabloren konbertsioan agertzen den bezala: lehenean, San Mateo agure baten moduan ageri da, nekatua, eta aingeruak eskua eramaten dio idazten lagunduz. Bigarrenean, berriz, santua eta zaldiaren arteko proportzio ezberdinak jartzen ditu, garaiko zirkuluetan errespetu faltatzat ikusi zena. Loretoko Madonna edo Madonna umearekin, Santa Ana zein Ama Birjinaren heriotzean ere arazoak izan zituen. Azken hori oso gaitzetsia izan zen. Obra fama handiko legegizon batek eskatu zion, bere kapera pribatuan jartzeko nahiarekin, karmelitek mantentzen zutena, baina haiek obra guztiz gaitzetsi zuten. Caravaggiori buruzko espezialista John Gashek dioenez, karmelitek zuten doktrinaren ildotik atera eta batez ere Kristoren ama pertsona orok bezala heriotza gizatiar bat izan zuela agerrarazteak iraindu zituen.
Garai horretako pintura profano ia bakarra Amodioaren gainditzea izan zen, Vincenzo Giustinianirentzat 1602an egina. Bertan pintoreak figuren posturak nahi bezala maneiatu zituen.
Erbesteratze eta heriotza (1606-1610)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caravaggiok bizi korapilatsua izan zuen, istiluetan sartzeko erraztasuna zuen eta bere mezenasek edo babesleek bere alde jokatu behar izaten zuten. 1606an Ranuccio Tomassoni izeneko gizon bat hil zuela leporatu zioten eta, bere burua babesteko, Napolira alde egin behar izan zuen. Colonna familiaren babespean, Napoliko pinturaren ikur bihurtu zen, besteak beste Barkameneko zazpi eginkizun eta Arrosarioaren Madonna lanak eginik.
Napolin egon eta gero, Maltara joatea pentsatu zuen, Maltako zaldunen goi buru Wignacourteko Alofek gonbidaturik. Han, ordenarentzako hainbat lan egin zituen eta ordenaren zaldun izatera ere iritsi, Bellori biografoak dioenez. Obren artean San Joan bataiatzailearen buru mozketa; Caravaggioren sinadura daraman obra bakarra eta Wignacourteko Alofen erretratua ditugu. Maltan egon ondoren, haren ikasle eta lagun Mario Minnitiren laguntzaz Sizilian kokatu zen. Minittirekin batera, Siracusa, Mesina eta Palermon lan egin zuen Santa Luziaren hilobiratzea, Lazaroren berpizkundea edo Artzainen gurtza bezalako lanak eginez. Haren estiloa aldatuz joan zen hein batean: une hartan, hainbat figura espazio baten aurrean isolatuta jarri zituen, gizakiaren umiltasuna eta edertasuna iradokiz. Sizilian bederatzi hilean izan ondoren, Napolira itzuli zen. Gainera, Paulo V.ak emandako barkamena izanik, Erromara joateko eskubidea izan zuen. Garai hartakoak dira Done Petriren ukapena —hor, bi emakumek eta gizon batek santua inguratuz, Petrik Jainkoari eginiko hiru ukapenak irudikatu zituen— eta Santa Ursularen martirioa. Napolin zela, hilarazi nahi izan zuten, baina bizia salbatu zuen, nahiz eta aurpegian hilketa saioaren orbanak geratu. Osatutakoan, Salome, Joan Bataiatzailearen burua eskuartean eta David Goliaten buruarekin egin zituen; azken hori Borghese kardinalari bidali zion.
1610ean, Erromara itzultzeko, itsasontzi bat hartzera abiatu zen, baina portura iritsi zenean, atxilotu zuten. Hala ere, ihes egin zuen eta biharamuneko goizean hilda aurkitu zuten, itsasertzean. 38 urte zituen.
Caravaggioren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrokoaren jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argilunaren efektua, Caravaggio baino lehenago erabiltzen dela badakigu, baina artista honek gailurrera eraman zuen teknika, eszenaren itzalak ilunduz eta hainbat objektu argi fokuen bidez garrantzizko bihurtuz. Honek fama handia ekarri zion, pertsonaien izaera fisiko eta psikologikoaren arteko nahasketa agertuz, pintura Barrokoaren onurarako.
Caravaggiozaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caravaggioren estiloaren jarraitzaile gisa, lehenik Giovanni Baglione eta Orazio Gentileschi ditugu, baita azken horren alaba Artemisia Gentileschi ere. Bestalde, korronte ez hain naturalistan, Annibale Carracci azpimarratu behar da, Caravaggioren estiloari Goi Berpizkunde eta Lombardiar errealismoaren elementuak gehitu zizkiona.
Napolin emandako obrek ere nolabaiteko estiloa sortu zuten, Battistello Caracciolo eta Carlo Sellittoren lanetan adibidez ikus daitekeena. Espainiaren kasuan, Berpizkundearen bukaeran Luis Moralesen pinturetan Caravaggioren lehen lan erlijiosoak gogorarazten dira, espresio sutsu, erreal eta eszena ilun eta sinpleak eratuz, ideia erlijiosoak adierazteko. Barrokoaren kasuan, Ribalta, Ribera eta Zurbaranen obretan zein geroagoko Velázquezen pinturetan ere agertzen da haren estiloa.
Utrechten XVII. mendeko pintore talde batek Caravaggioren estiloa jorratuko zuen, Hendrick Terbrugghen, Gerrit van Honthorst, Andries Both edo Dirck van Baburen esaterako, Bellori biografoak dioenez. Rubens edo Rembrandt bezelakoengan ere eragina izan zuen.
Eragin modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo hainbat museotan Caravaggioren estiloa daramaten obra asko daude, non argilun efektuen erabilera, benetako modeloen eta haien karakterizazio fisiko sutsua eta tentsio dramatikoa ageri diren; adibidez, Odd Nerdrum norvegiarra, Tibor Csernus hungariarra eta Doug Ohlson estatubatuarra.
Azkenik, Derek Jarman zinemagileak Caravaggio filmean artistaren bizia erakutsi nahi izan zuen, eta Han van Meegeren faltsutzaile holandarrak ere bere lanen eraketarako Caravaggioren modeloak erabili zituen.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Frutaz beteriko saskia daraman mutikoa, 1593-94, Galleria Borghese, Erroma
-
San Mateoren deia, 1599-1600, San Luigi dei Francesci, Erroma
-
San Pedroren martirioa, 1601, Santa Maria del Popolo, Erroma
-
Maitasuna garaile, 1602-03, Gemäldegalerie, Berlin
-
San Jeronimo, 1605-06, Galleria Borghese, Erroma
-
Salome San Joan Bataiatzailearen burua daukala, 1609, Erregearen Jauregia, Madril
-
Emausko afaria, 1601, National Gallery, Londres
-
Ama Birjinaren heriotza, 1601-06, Louvre, Paris
-
Kristoren hilobiratzea, 1602-03, Pinacoteva Vaticana, Erroma
-
San Jeronimo idazten, San Joan katedrala, Valletta
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CALVESI, Maurizio, Caravaggio, Art Dossier 1986, Giunti Editori (1986) (ISBNrik ez du)
- CARRASAT, Patricia, Maestros de la pintura, Spes Editorial, ISBN 84-8332-597-7.
- FRIEDLAENDER, Walter, Caravaggio Studies, Princeton, Princeton University Press, 1955.
- GASH, John, Caravaggio, Chaucer Press, (2004) ISBN 1-904449-22-0)
- GIORGI, Rosa, Caravaggio, Master of light and dark - his life in paintings, Dorling Kindersley (1999) ISBN 978-0-7894-4138-6
- KOCH, Pietro, Caravaggio - The Painter of Blood and Darkness, Gunther Edition, (Erroma – 2004)
- LAMBERT, Gilles, Caravaggio, Taschen, (2000) ISBN 978-3-8228-6305-3
- LANGDON, Helen, Caravaggio, A Life, Farrar, Straus y Giroux, 1999 (jatorrizkoa Erresuma Batuan, 1998) ISBN 978-0-374-11894-5
- MOIR, Alfred,The Italian Followers of Caravaggio, Harvard Unibertsitatea (1967) (ISBNrik ez du)
- PUGLISI, Catherine, Caravaggio, Phaidon (1998) ISBN 978-0-7148-3966-0
- ROBB, Peter, M, Duffy & Snellgrove, 2003ko argitalpenaren zuzenketa (jatorrizkoa, 1998) ISBN 978-1-876631-79-6
- SCHÜTZE, Sebastian, Caravaggio. Obra completa, Taschen, (2009) ISBN 978-3-8365-1911-3
- SPIKE, John, Caravaggio (CD-ROM bidezko katalogoa dakar), Abbeville Press, New York (2001) ISBN 978-0-7892-0639-8
- TRIADO TUR, Juan Ramón, Caravaggio, España, Susaeta Ediciones, ISBN 84-305-3645-0.
- (Ingelesez) Vincenzo Abbate, Gioacchino Barbera, Ferdinando Bologna, Antonio Ernesto Denunzio, Keith Sciberras, Donatella Spagnolo et David M. Stone, , Napoli, Electa, 2005, 191 p., 28 cm, couleurs ({{ISBN|88-510-0264-9}}).
- Daniel Arasse, , Paris, Hazan, 2008 (1re éd. 1978) ({{ISBN|978-2-7541-0280-3}}).
- Daniel Arasse, , Paris, Flammarion, coll. « Idées et Recherches », 1992, 288 p. ({{ISBN|2-08-010962-6}}).
- Françoise Bardon, , Paris, Presses universitaires de France, 1978, 222 p..
- Giovanni Pietro Bellori, , Paris, Gallimard, coll. « Le Promeneur », 1991 (1re éd. 1672), 62 p. ({{ISBN|2-07-072391-7}}). Une édition de 1821 est disponible en ligne [archive].
- Dictionnaire Bénézit, , vol. 3, Gründ, janvier 1999, 13440 p. ({{ISBN|2700030133}}), p. 219-222.
- André Berne-Joffroy, , Paris, Flammarion, coll. « Idées et Recherches », 1999 (1re éd. 1959, éditions de Minuit) ({{ISBN|978-2-213-63697-9}}), réédition de 1999 annotée par Arnauld Brejon de Lavergnée.
- Laurent Bolard, , Paris, Fayard, 2010 ({{ISBN|978-2-213-63697-9}}, lire en ligne [archive]).
- Ralf van Bühren, Caravaggio’s ‘Seven Works of Mercy’ in Naples. The relevance of art history to cultural journalism [archive], in Church, Communication and Culture 2 (2017), pp. 63-87
- (Ingelesez) Maurizio Calvezi, , Firenze, Giunti, coll. « Art Dossier », 1998, 63 p. ({{ISBN|88-09-76268-1}}).
- Francesca Cappelletti (trad. de l'italien par le Centre international d'études linguistiques), , Le Figaro, coll. « Les Grands Maîtres de l'Art », 2008, 335 p. ({{ISBN|978-2-8105-0023-9}}).
- Giovanni Careri, , Paris, Citadelles & Mazenod, coll. « Les Phares », 2015, 384 p. ({{ISBN|978-2-85088-641-6}}).
- Keith Christiansen, , éditions Gérard Montfort, 1995 (1re éd. 1986 in The Art Bulletin), 91 p. ({{ISBN|2-85226-515-X}}).
- Sybille Ebert-Schifferer, , Paris, Hazan, 2009, 319 p. ({{ISBN|978-2-7541-0399-2}}).
- José Frèches, , Paris, Gallimard, 1995, 159 p. ({{ISBN|978-2-07-043913-3}}).
- Sydney Freedberg, , Paris, Gallimard, coll. « Art et artistes », 1993 (1re éd. 1983, Harvard University Press), 199 p. ({{ISBN|2-07-072972-9}}).
- Rosa Giorgi (trad. de l'italien par Denis-Armand Canal), , Éditions de La Martinière, coll. « Art-Poche », 1999, 143 p. ({{ISBN|2-7324-2492-7}}).
- (Ingelesez) Andrew Graham-Dixon, , W W Norton & Company Incorporated, 12 novembre 2012, 514 p. ({{ISBN|9780393343434}}, présentation en ligne [archive]).
- Mina Gregori (trad. de l'italien par Odile Ménégaux), , Paris, Gallimard-Electa, 1995 ({{ISBN|978-2-07-015026-7}}).
- (Ingelesez) Mina Gregori, Luigi Salerno, Richard Spear et al., , New York, Milan, The Metropolitan Museum of Art et Electa Editrice, 1985, 367 p. ({{ISBN|0-87099-382-8}}). : catalogue des expositions du Metropolitan Museum of Art (New York) et du Museo Nazionale di Capodimonte (Naples) en 1985.
- Yannick Haenel, , Fayard, coll. « Des vies », 2019 ({{ISBN|978-2-21-370630-6}}).
- Michel Hilaire, , Herscher, coll. « Le Musée miniature », 1995 ({{ISBN|2-7335-0251-4}}).
- Michel Hilaire, Mina Gregori, Olivier Zeder et al., « », Dossier de l'art, no 197, juin 2012, p. 95 (ISSN 1626-2255).
- Michel Hilaire et Axel Hémery (dir.), , Milan, Cinq continents, 2012, 501 p. ({{ISBN|978-88-7439-569-9}}). Catalogue de l'exposition du Musée Fabre et du Musée des Augustins, été 2012. Voir la partie consacrée à Caravage, p. 45–99.
- Manuel Jover, , Terrail, 2007 ({{ISBN|978-2-87939-321-6}}).
- Eberhard König (trad. de l'allemand par Catherine Métais-Bührendt), , Könemann, coll. « Maîtres de l'art italien », 1997, 140 p. ({{ISBN|3-8290-0703-5}}).
- Michel Laclotte et Jean-Pierre Cuzin (dir.), , Larousse, 1987, 991 p. ({{ISBN|2-03-511307-5}}). Articles : Caravage, caravagisme, clair-obscur, tenebrosi - ténébrisme.
- Gilles Lambert, , Taschen, 2004, 96 p. ({{ISBN|978-3-8365-2380-6}}).
- Roberto Longhi (trad. de l'italien par Gérard-Julien Salvy), , éditions du Regard, 2004 (1re éd. 1927), 231 p. ({{ISBN|2-84105-169-2}}).
- (it) Alberto Macchi (préf. Stefania Macioce), , Rome, AETAS, 1995 ({{ISBN|88-85172-19-9}}).
- Alfred Moir, , Paris, Cercle d'art, 1994, 52 p. ({{ISBN|2-7022-0376-0}}, OCLC 803902168).
- Dominique Ponnau, , Paris, Éditions du Cerf, 1993, 157 p. ({{ISBN|2-204-04749-X}}).
- Catherine Puglisi, , Paris, Phaidon, 2005 (1re éd. 1998), 448 p. ({{ISBN|978-0-7148-9995-4}}). , 1re éd. française 2005, réimp. brochée 2007.
- Gérard-Julien Salvy, , Paris, Gallimard, coll. « Folio », 2008 ({{ISBN|978-2-07-034131-3}}).
- Sebastian Schütze (trad. de l'allemand par Michèle Schreyer), , Taschen France, 2009, 306 p. ({{ISBN|978-3-8365-0182-8}}).
- (Ingelesez) John T. Spike, , Abbeville Press, 2010, 2e éd. ({{ISBN|978-0789210593}}) (catalogue raisonné).
- Claudio Strinati (dir.) (trad. de l'italien par D.-A. Canal), , Éditions Place des Victoires, 2015, 360 p. ({{ISBN|978-2-8099-1314-9}}).
- Ermanno Zoffili (dir.), , Milan, 5 Continents, 2011, 167 p. ({{ISBN|978-88-7439-612-2}}).
- Neville Rowley, , À Propos, coll. « Dans l'univers de... », 2012, 64 p. ({{ISBN|978-2915398083}}).
- Stefano Zuffi, , Hazan, coll. « Beaux Arts », octobre 2016 ({{ISBN|978-2754109680}}).
Caravaggio zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1985. Caravaggio. Derek Jarman zuzendaria, Nigel Terry, Sean Bean, Dexter Fletcher, Spencer Leigh, Tilda Swinton-ekin, Michael Gough. Channel Four/BFI-k ekoiztua.
- 2007. Caravaggio. L´ombra del genio. Angelo Longoni zuzendaria. Ida di Benedetto eta Stefania Bifano-k ekoiztua, Titania Produzionirentzat
(Telebistarako bi ataletan eginiko seriea).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Caravaggioren bizitza eta obra
- (Gaztelaniaz)Caravaggio eta pintura barrokoa
- Caravaggioren obrak