Carioco
Carioco | |
---|---|
Sortzailea | Carlos Conti (en) |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Carioco komiki sail baten protagonista izan zen, El loco Carioco, alegia (euskaraz Carioco zoroa). Carlos Contik, nahiko ezaguna egin zen komiki-sail hau, 1949an sortu zuen. Sortzaileak bere Carioco Bruguera argitaletxearen aldizkarietarako prestatu zuen. Pertsonaia Pulgarcito aldizkarian agertzen zen. 1951tik aurrera ere beste aldizkarietan agertu zen, esaterako Super Pulgarciton eta El DDTn.[1]
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carioco, komikiaren protagonista, eroetxe batean bizi den eroa da; handik askotan ihes egiten du eta horrela gertatzen zaizkion mota askotako abenturak. Fisikoki, hile-zapa du buruan askotan laztu egiten zaion. Beti jantzi beltzez eta gorbataz jantzita joaten da. Cariocoren eromena atsegina da eta bestei laguntzen saiatzen da, bereziki emakume gazteei. Haren eromena egiten dituen gauza arraroetaz ikusten da, esaterako eskupeta batez arrantza egitea edo ehizan ibiltzea arrantzarako kainaberaz. Cariocok ez du familiarik eta gutxi dira agertzen diren beste pertsonai finkoak, eroetxearen zuzendaria eta Cariocoren psikoanalista kenduta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): El maravilloso mundo de los tebeos webgunea.
- (Gaztelaniaz): Gabonetako komikia, 1959.