Carlota Rosales
Carlota Rosales | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1872ko urriaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1958ko abuztuaren 4a (85 urte) |
Familia | |
Aita | Eduardo Rosales |
Ama | Maximina Martínez de Pedrosa |
Ezkontidea(k) | Miquel Santonja i Cantó (1896 - ezezaguna) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Vicente Palmaroli (mul) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Carlota Rosales Martínez de Pedrosa (Madril, 1872ko irailaren 25a - ibidem, 1958ko abuztuaren 4a) XIX. mendeko madrildar margolaria izan zen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo Rosales margolariaren bigarren alaba izan zen. Vicente Palmaroli aitabitxiarekin hasi zen margotzen. 1887an Espainiako Errege Akademiarako beka bat lortu zuen.[1] Inocencia Aragonekin batera, erakunde honek XIX. mendean beka jaso zuten bi emakume bakarrak izan ziren.[3][4]
Erroman Miguel Santonja Cantó ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1896an. Une horretatik aurrera, pinturak bigarren plano bat hartu zuen.[1]
Arte Ederren Erakusketa Nazionalaren edizio batzuetan parte hartu zuen, eta 1895ekoan Ohorezko Aipamena izan zuen.[1][3]
Tradizio erromantikoko margolaria izan zen, eta, bere ibilbide laburrean, batez ere natura hilak, erretratuak eta genero margolanak landu zituen: eliza barruak lanbide santuen ospakizunean edo hiri paisaietan.[3]
2022an, Prado Museoak margolariaren erretratu bat erosi zuen, Vicente Palmarolik 1889an Erroman egina, XIX. mendeko margolari handiei eskainitako aretoan jartzeko helburuarekin.[5][6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteal beste lan hauexek egin zituen:[7]
- Mi padre, 1890;
- Maximina Martínez de Pedrosa (egilearen ama), 1892.[8]
- Figuras en un patio español;
- Placita en Sanlúcar de Barrameda;
- Granadinas en la fuente.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Rosales Martínez de Pedrosa, Carlota» Museo Nacional del Prado.
- ↑ «Carlota Rosales Martínez de Pedrosa | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ a b c García-Luengo Manchado, Javier. «Carlota Rosales Martínez de Pedrosa» Real Academia de la Historia (Diccionario biográfico electrónico).
- ↑ Mayordomo, Concha. (7 de abril de 2021). «La triste historia de Carlota Rosales» El Obrero.
- ↑ Riaño, Peio H.. (2022-06-03). «Carlota Rosales entra en el 'hall of fame' del Museo del Prado» El Diario.
- ↑ ISSN https://www.museodelprado.es/coleccion/obra-de-arte/carlota-rosales/60fc72c8-4668-4356-ab16-01efeb1745c1..
- ↑ Armiñán Santonja, Carmen de. (2021). «Carlota Rosales, una pintora desconocida» Descubrir el arte (269): 58–64. ISSN 1578-9047. (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ «Maximina Martínez de Pedrosa, madre de la artista» Museo Nacional del Prado.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuatro generaciones de pintores madrileños: Rosales y sus descendientes, Madril, Ministerio de Cultura, Dirección General de Bellas Artes, 1984;
- E. Pardo Canalís, La familia de Rosales, Madrid, Instituto de Estudios Madrileños, 1978;[1]
- E. de Diego, La mujer y la pintura del XIX español, Madrid, Cátedra, 1989;
- M. Antolín Paz. Diccionario de pintores y escultores españoles del siglo XX, Madril, Forum Artis, 1994.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pardo Canalís, Enrique. (1978). «La familia de Rosales» Anales del Instituto de Estudios Madrileños (15): 421–431. ISSN 0584-6374..