Carolus Clusius
Carolus Clusius | |||||
---|---|---|---|---|---|
1593ko urria - 1609ko apirilaren 4a - Aelius Everardus Vorstius (en) →
1593ko urria - 1609ko apirilaren 4a - Pieter Pauw (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Arras, 1525eko otsailaren 19a | ||||
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak Frantzia | ||||
Heriotza | Leiden, 1609ko apirilaren 4a (84 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Pieterskerk (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Ganteko Unibertsitatea Wittenbergeko unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea Old University of Leuven (en) Faculty of Medicine of Montpellier (en) | ||||
Hizkuntzak | latina gaztelania frantsesa | ||||
Irakaslea(k) | Philipp Melanchthon Guillaume Rondelet | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | botanikaria, medikua, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, mikologoa, zoologoa eta ornitologoa | ||||
Enplegatzailea(k) | Leidengo Unibertsitatea (1593ko urria - 1609ko apirilaren 4a) Leidengo Unibertsitatea (1593ko urriaren 19a - 1609ko apirilaren 4a) | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
|
Charles de l'Écluse, L'Escluse edo Carolus Clusius (Arras, 1526ko otsailaren 19a – Leiden, 1609ko apirilaren 4a) flandriar mediku eta botanikaria izan zen. Baratzezaintza zientifikoan nabarmendu zen.
Aitak behartuta, latina, greziera eta zuzenbide zibila ikasten hasi zen Lovainan. Zuzenbide ikasketak zabaltzeko Marburgora eramanda, teologia ikastera aldatu zen eta teologia eta filosofia ikasten jarraitu zuen Wittenbergen. Botanikagatik interesatua, Montpellierreko Unibertsitatera joan zen Medikuntza ikastera, baina ez zuen inoiz lanbidea praktikatu.
1560ko hamarkadan Fugger familiak haren semeen tutore gisa erabili zuen eta Espainiara joan zen bilduma baterako landareak biltzera. Han ezagutu zituen Mundu Berriko landareak. 1572an Maximiliano II.a enperadoreak Vienako mediku lorategi inperialeko zuzendari izendatu zuen.
1580ko hamarkadan Viena utzi eta Frankfurten ezarri zen. 1593an Leidengo Unibertsitatek irakasle izendatu zuten. Hortus Botanicus Leiden sortu zuen, Europako lehen lorategi botanikoetako bat.
Europa osoan zehar bidaiatu zuen landareen ezagutza zabalduz. Austriako flora aztertzen lehenetarikoa izan zen, eta Ötscher eta Schneeberg mendiak igotzen lehena. Marrazkiekin eta akuarelekin ilustratu zituen bere lan zientifikoak, eta tulipan eta patataren laborantza sartu zuen Europan. Leidenen hasi zen tulipanen laborantza Herbehereetako tulipan industriaren oinarria izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1557. Rariorum aliquot stirpium per Hispanias observatarum historia Clus. Amberes. 1557
- 1561. Antidotarium sive de exacta componendorum miscendorumque medicamentorum ratione ll. III … nunc ex Ital. sermone Latini facti (Antwerpen. Ex officina Plantiniana)
- 1570. Galliae Narbonensis ora marittima (Antwerpen. Abraham Ortelius)
- 1571. Hispania nova descriptio (Antwerpen. Abraham Ortelius).
- 1582. Aliquot notae in Garciae Aromatum historiam] (Antwerpen. Ex officina Plantiniana)
- 1583. Rariorum aliquot stirpium, per Pannoniam, Austriam, & vicinas quasdam provincias observatarum historia, IV libris expressa (Antwerpen. Ex officina Plantiniana)
- 1583. Stirpium nomenclator Pannonicus (Nemetvyawarini: Joannes Manlius)
- 1601. Rariorum plantarum historia / Fungorum in Pannoniis observatorum brevis historia. Exoticorum libri decem: quibus animalium, plantarum, aromatum, aliorumque peregrinorum fructuum historiæ discribuntur (Antwerpen. Ex officina Plantiniana apud Ioannem Moretum) Clus. Amberes
- 1605. Exoticorum libri decem: quibus animalium, plantarum, aromatum, aliorumque peregrin. fructuum historiae describuntur / item Pt. Bellonii Observationes, eodem C.C. intérprete (Leiden: Ex officina Plantiniana). Clus. Amberes
- 1611. Curae posteriores, seu plurimarum non antè cognitarum, aut descriptarum stirpium, peregrinorumque aliquot animalium novae descriptiones: quibus & omnia ipsius opera, aliáque ab eo versa augentur, aut illustrantur: accessit seorsim Everardi Vorstii. .. de eiusdem Caroli Clusii Vita & obitu oratio, aliorumque Epicedia]] (Leiden & Antwerpen). Ex officina Plantiniana
- 1619. Summi Galliae Belgicae corographica descriptio posthuma, ed. Joachim Morsius (Leiden: Jac. Marcus)
- 1630. Appendix cultori plantarum exoticarum necessaria. in Herbarium Horstianum (Marburg)