Edukira joan

Ceesepe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ceesepe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Sánchez Pérez
JaiotzaMadril1958ko maiatzaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2018ko irailaren 7a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, komikigilea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Madril eta Paris
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ceesepe

ceesepe.net
Musicbrainz: 635dbd94-ca1c-4e89-b4b1-62f572c8a575 Discogs: 2251812 Edit the value on Wikidata

Carlos Sánchez Pérez, arte munduan Ceesepe bezala ezaguna, (Madril, 1958ko maiatzaren 7a - Ibidem, 2018ko irailaren 7a), margolari, marrazkilari, komikigile espainiarra. Haren estiloa pop art barruan koka daiteke. La movida madrileña mugimenduaren artista ezaguna izan zen.

Ceesepe izena berez akronimo bat zen: Carlos: ce, Sánchez: ese, Pérez: pe = "Ceesepe".

Carlos Sánchez Pérez Madrilen jaio zen, 1958an. Underground komiki munduan hasi zen 70. hamarkadan; urte horietan Max, Nazario eta Javier Mariscal ezagutu zituen eta haiekin Bartzelonan lan egin zuen. Slober saila Star eta Bésame mucho aldizkarietan argitaratu zuen. Garai horren lan ezagunetariko bat Pedro Almodóvar zuzendariaren Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980) lehen luzemetraiaren kartela izan zen. Geroago ere, 1987an, Almodovarren La ley del deseo filmaren kartela ere egin zuen.

Ceeseperen lehenengo bakarkako erakusketa 1979an antolatu zen, Madrilgo Buades galerian. 1982an Menéndez Pelayo Unibertsitateak haren obraren erakusketa antolatu zuen bestetik. 1984ko ARCO erakusketan gehien saldu zuenetariko egilea izan zen. Madrilgo Udalak plazaratu zuen Madriz aldizkarian lanean hasi zen; hedabide honetan Blas Piñar, Franco, Marx, Mao eta beste politikarien aurkako lanak plazaratu zituen. Ondorioz, Alianza Popular eskuineko alderdiak, egungo Partido Popular alderdiaren aurrerakaria, aldizkariaren eta egilearen aurkako kritika gogorrak zabaldu zituen.[1]

Komikiaren mundua utzita, margolaritzari ekin zion buru-belarri. Herrialde askotan egin ditu erakusketak: Amsterdam, Paris, Angouleme, Ginebra, Bali, New York, Madril. Azken urtetan Rolling Stone edizio espainarraren azalak diseinatu ditu. 2011ko apirilean Espainiako Ministroen Kontseiluak Arte Ederren Meritoari Urrezko Domina eman zion. [2]

60 urte zituelarik, 2018an, leuzemiaz hil zen.[3]

Ceesepe berezko estiloa garatu zuen. Modu batez bere obra eragin askoren ondorioa izan zen, batez ere Peter Phillips eta Peter Blake egilearena. Baina bere lanetan ere Toulouse-Lautrec, Amedeo Modigliani eta Marc Chagallen eraginak ikus daitezke.

  • Dibujos (1982)
  • Barcelona By Night (1982)
  • París-Madrid (1985)
  • El difícil arte de mentir (1986)
  • Libro blanco (1990)
  • Ars morundi (1990)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]