Chlorella
Chlorella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Trebouxiophyceae |
Ordena | Chlorellales |
Familia | Chlorellaceae |
Generoa | Chlorella |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Chlorella (grezieratik: cloros -berdea- eta latinezko atzizkitik: -ela -txikia-) alga berde zelulabakarraren genero bat da, Chlorophyta filumekoa. Esferikoa da, eta 2-10 μm-ko diametroa du. Fotosintesia burutzen du eta a eta b taldeko klorofilak ditu.
Fotosintesia ikertzeko asko erabili izan da alga mikroskopiko hau. Esaterako, Melvin Calvin (1961eko Kimikako Nobel Saria) bere izena eramaten duen zikloa ikertu zuen alga honekin.
Chlorella proposatu izan da elikagai gisa, besteak beste Hirugarren Munduko gosetei aurre egiteko. Proteina asko, gluzidoak, zuntza, bitaminak eta mineralak ditu. Hala ere, kopuru handitan lortzea gaur-gaurkoz korapilatsua da oso.
Ur gezitan eta gezatan bizi da, eta ez du flagelorik. Sinbiosi ere egin dezake protozoo eta beste animalia batzuekin (belakiekin, adibidez)
Ugalketa asexuala burutzen du: zelula puskatu egiten da eta 2-8 espora askatzen ditu. Ugalketa sexuala ezezaguna da gaur egun (2015ean)
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chlorella autotrophica
- Chlorella minutissima
- Chlorella pyrenoidosa
- Chlorella sorokiniana
- Chlorella variabilis
- Chlorella vulgaris