Cipactli
Azteka mitologian Cipactli munstrozko itsas izaki primitibo eta jatuna zen, erdi arraina eta erdi krokodilo. Beti zegoen gosez, eta bere hamazortzi gorputzak elkartzen zituen lotura bakoitzean, aho batek apaintzen zuen.
Tezcatlipocak oin bat sakrifikatu zuen erakartzeko amu gisa erabili zuenean.
Bere izena, azteken egutegi sakratua den Tonalpohualliko lehen egunaren izena ere bada.
Munduaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cipactliren gorputzarekin jainkoek Lurra sortu zuten. Honela, munduari forma emateko beharra ikusi zutenean, toki bat, zoru bat, Cipactli erdibitu egingo zela erabaki zen: erdi bat bestearen gainean, lurra eta zerua lortuz. Arazoa, gizakiarentzat lekurik ez zegoela zen. Orduan, bi zuhaitzekin, bi erdiak banatzen zituen toki bat sortu zen. Honela, goitik zeuden bederatzi gorputzen, "gure gainean dauden bederatziak" (chicnauhtopa) eta behetik zeuden beste bederatziren artean, "hildakoen bederatzi munduak" edo chicnauhmictlan, mitologiak ezartzen zuen gizakiaren bizitza.
Beste kontu bat izan zen denboraren sorrera, horretaz Oxcomoc eta bere emazte Cipactonal arduratu zirelarik, honela Quetzalcoatlen aholkuarekin, izakiaren omenez hogei eguneko 18 "hilabete"z (360 egun orotara) osatua zegoen osatua zegoen egutegi azteka sortu zuten, hilabete horietatik lehena berari eskainia zelarik, eta bere izena zeramana
Antzeko jainkosak beste mitologia batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tiamat mesopotamiar mitologian
- Jörmungandr eskandinaviar mitologian
- Sedna inuiten mitologian.