Civivox Arrotxapea
Itxura
Civivox Arrotxapea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°50′N 1°39′W / 42.83°N 1.65°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1985 |
Jabea | Iruñeko Udala |
Arkitektura | |
Civivox Arrotxapea (gaztelaniaz Civivox Jus la Rocha) Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen kultur-etxe eta liburutegi publiko bat da. Iruñeko Udalaren jabetzakoa da. Civivox kultur-etxe eta liburutegi publikoen sarearen barnean dago.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrotxapea auzoan dago, Maiteminduen pasealekuaren 37. zenbakian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berez Civivox kultur-etxea izan aurretik, 1985ean auzoko kultur-etxe arrunt gisa inauguratu zen.
Ordutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1etik ekainaren 30era: Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunak: Itxia
- Uda. Uztailaren 1etik 30era: Itxia. Abuztua: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultur ekintzak programatu eta burutzea: ikastaroak, gai ezberdinei buruzko tailer eta mintegiak burutzea (historia, artea, musika, ingurumena, etab.), antzerkia, musika, dantza, zinema, arte plastikoak, mendi eta kultur irteerak, lehiaketak, erakusketak, ikusentzuneko proiekzioak, etab.
Instalakuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Behe solairua: ekitaldi aretoa, erabilera anitzeko aretoa, dantza-aretoa, erakusketa aretoa, disziplina anitzeko gela, arte plastikoen gela eta informatika-gela.
- Lehen solairua: disziplina anitzeko hiru gela.
- Wifi-gunea.