Claudine Hermann
Claudine Hermann | |||
---|---|---|---|
2000 - 2004 - Colette Guillopé (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Claudine Germaine Rodrigues | ||
Jaiotza | Parisko 12. barrutia, 1945eko abenduaren 19a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Villejuif, 2021eko uztailaren 17a (75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1976) doctorate in France (en) : fisika | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta dozentea | ||
Enplegatzailea(k) | École polytechnique (1992 - 2005) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Femmes & Sciences (en) Women and Mathematics (en) |
Claudine Hermann (Paris, 1945eko abenduaren 19a – Villejuif, 2021eko uztailaren 17a)[1] fisikari frantsesa izan zen, eta ohorezko irakaslea École Polytechnique-n. École Polytechniquen irakasle izendatu zuten lehen emakumea izan zen 1992an. Emakume Zientzialarien Europako Plataformako presidenteordea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]École normale supérieure de jeunes filles delakoan ikasi zuen eta 1965ean graduatu zen.[2] Doktoretza-ikasketak Paris VII Denis Diderot Unibertsitatean egin zituen, galio antimoniuro gaia hartu zuen tesi batekin.[3] 1980an izendatu zuten irakasle elkartua École Polytechniquen.[4] Erdieroaleen fisikako eskolak eman zituen.[5]
Ikerketa eta karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]École Polytechnique-n irakasle laguntzaile izendatu zuten lehen emakumea izan zen 1992an.[6] Solidoen propietate optikoak landu zituen, bereziki elektroi polarizatuen fotoemisioa.[7][8] Erdieroaleetan spin erresonantzia optikoki neurtzeko teknikak garatu zituen.[9][10] Urtebete eman zuen Nagoyako Unibertsitatean ikertzaile bisitari gisa 1998an.[11] Berak indio eta galio artseniuro zuloaren masa eraginkorra (0,051) frogatu zuen.[12]
Emakumeen babesa fisikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Materia kondentsatuari buruzko ikerketarekin batera, emakume fisikarien egoera hobetzeko lan egin zuen.[13][14] 1999an, emakumeari eta zientziari buruzko Europar Batasuneko Helsinki Taldeko kide izendatu zuten, eta kide izaten jarraitu zuen 2006ra arte.[15] Huguette Delavaultekin batera Femme & Sciences plataforma sortu zuen 2000. urtean.[2] Europar Batasuneko mundu akademikoko emakumeei buruzko ETAN txostena egin zuen aditu-taldeko kidea izan zen 2000. urtean. Emakume Zientzialarien Europako Plataformako ohorezko presidentea zen.[16][17]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Physique des semi-conducteurs, Bernard Sapovalekin, Paris, Ellipses, 1991 (ISBN 978-2-729-89065-0).
- Physique statistique et illustrations en physique du solide, Éditions de l'École Polytechnique, 2003 (ISBN 978-2-7302-1022-5).
- Les enseignantes-chercheuses à l'université: demain la parité? Huguette Delavault, Noria Boukhobza, Claudine Hermann eta Corinne Konradekin (ISBN 978-2-747-53157-3).
- «Que faire pour que les filles fassent des sciences?» artikulua, Véronique Slovacek-Chauveau-ekin. Cahiers pédagogiques, no 467.[18]
- "Femmes et sciences, en Europe et en France", Sciences, revue de l'AFAS, no 2, 2001, p. 3-6 (ISSN 0151-0304).
- "Women and Science in France" kapitulua, Françoise Cyrot-Lackmann, Jeanne Peiffer eta Hélène Rouchekin, 227-263 orr., Neelam Kumar, Gender and Science, Studies across Cultures, Fondation Books Delhi, Cambridge University Press Pvt. Ltd. India, 2012. (ISBN 978-81-7596-925-4).
- "Les femmes et la science, une vieille histoire de stéréotypes", émission La tête au carré, Sophie Robert et Anne Pépinekin, 2014.[19]
- Claudine Hermann, An interview at TSPMI, université de Vilnius.[20]
- "La présentation des Principia d'Isaac Newton par la marquise du Châtelet", C. Hermannen analisia BibNum webgunean.[21]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015 Ohorezko Legioko Ofizial Nagusia.[22][23][24]
- 2010eko Merizimenduaren Ordena Nazionala.[25]
- Palma Akademikoen Ordenako ofiziala.[26]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Décès de Claudine Hermann – Femmes et Mathématiques. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ a b «L'annuaire | a-Ulm» web.archive.org 2015-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Hermann, Claudine. [https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb359170115 Pompage optique dans l'antimoniure de gallium , détection optique de la résonance électronique. ] (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «Claudine Hermann, une femme enseignante à Polytechnique » VousNousIls» web.archive.org 2018-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Ingelesez) Physics of Semiconductors. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Ingelesez) consulatboston. (2017-06-15). «Claudine Hermann» Education and Gender Equality - International Symposium (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Ingelesez) «Accelerating ERA development» Accelerating Era Development (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Ingelesez) «science» The Social Metwork 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Hermann, Claudine; Lampel, Georges. (1971-08-16). «Measurement of the $g$ Factor of Conduction Electrons by Optical Detection of Spin Resonance in $p$-Type Semiconductors» Physical Review Letters 27 (7): 373–376. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Weisbuch, Claude; Hermann, Claudine. (1977-01-15). «Optical detection of conduction-electron spin resonance in GaAs, ${\mathrm{Ga}}_{1\ensuremath{-}x}{\mathrm{In}}_{x}\mathrm{As}$, and ${\mathrm{Ga}}_{1\ensuremath{-}x}{\mathrm{Al}}_{x}\mathrm{As}$» Physical Review B 15 (2): 816–822. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «Research Activities» www.vbl.nagoya-u.ac.jp (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Hermann, Claudine; Pearsall, Thomas P.. (1981). ««Optical pumping and the valence‐band light‐hole effective mass in GaxIn1−xAsyP1−y (y≃2.2x)».» pubs.aip.org (Applied Physics Letters 38 (6)): 450-452. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «Claudine Hermann | a-Ulm» www.archicubes.ens.fr (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «Breaking the glass ceiling for women and girls in science | Friends of Europe» web.archive.org 2018-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Frantsesez) «Claudine HERMANN» La Jaune et la Rouge (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Frantsesez) «Claudine Hermann» Expertes France (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Claudine Hermann: Europe of Women Scientists. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «Que faire pour que les filles fassent des sciences ? - Les Cahiers pédagogiques» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Frantsesez) «Les femmes et la science, une vieille histoire de stéréotypes du 13 février 2014» France Inter (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Ingelesez) «Prof. Claudine Hermann at TSPMI» YouTube (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Frantsesez) admin. (2013-10-20). «Exposition abrégée du système du monde» Bibnum Education (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ «Décret du 31 décembre 2014 portant élévation à la dignité de grand’croix et de grand officier».. www.legiondhonneur.fr..
- ↑ «Claudine Hermann, décorée par le Président François Hollande | Association Femmes & Sciences» web.archive.org 2020-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Discours du Président-Remise de décoration Claudine Hermann-20 mai 2015. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ Décret du 31 décembre 2010 portant promotion. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Frantsesez) «Hommage à Claudine Hermann» Bibliothèque Centrale (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).