Conimbriga
Conimbriga | |
---|---|
Conímbrigako aztarnak | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Coimbra |
Portugalgo udalerria | Condeixa-a-Nova |
Freguesia | Condeixa-a-Velha e Condeixa-a-Nova |
Eskualdea | Coimbrako barrutia |
Koordenatuak | 40°05′56″N 8°29′36″W / 40.09891°N 8.493317°W |
Historia | |
Garaia | K.a. IX mendea |
Uztea | K.o. 468 |
Kultura | Antzinako Erroma |
Etnia(k) | 10.600 |
Indusketa | |
http://www.conimbriga.pt/index.html |
Conimbriga Portugalen egondako erromatar asentamendu handienetakoa izan zen. Condeixa-a-Nova herrian dago, Coimbratik 16 kilometro hegoaldera. Conimbrigaren ondoan interpretazio museoa dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Conímbriga aintzinatik populatua izan zela, K.a. IX mendetik gutxi gorabehera. Conímbriga izena bera ere Indoeuropearren aurrekoa izan liteke eta "harkaitz handia" esan lezake, honi zeltiarren "briga" (hiria) gehitu zitzaion.
Edozelan ere, erromatarrak K.a. II mendean iritsi zirenerako Conimbriga herria bazen eta Lusitaniako bake egoerari esker bertako biztanleak erromanizatu eta herriak garapen handia izan zuen. Italiatik hainbat familia etorri eta bertakoekin nahastu ziren. Hiriak zuen anfiteatroaren tamaina ikusita 10.600 biztanletara iritsi zela estimatu da.
Erromatar Inperioaren gainbeheran 1.500 metrotako harresia eraiki zen baina hala ere sueboek 465 eta 468an erasotu eta harpilatu zuten. Hiritarrak hurrengo urteetan Conimbriga utziz joan ziren ondoan zegoen Aeminum herrira alde eginez. VII edo VIII menderarte iraun zuen herriak baina apezpikutzaren egoitza Aeminumera joatean hutsik gelditu zen. Hori gutxi balitz Aeminumek eskuratu zuen Conimbriga izena eta gaur egun Coimbra deitzen da.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkeologoek esan dutenez ez da Portugalgo herri erromatar handiena, baina bai hobekien mantentzen dena, eta hori hiriaren %10a inguru baino azaldu ez dela. Honako egitura hauek aurkitu dira bertan:
- Bainuetxeak: Gutxienez hiru baziren, hegoaldean, harresiaren ondoan eta akueduktoaren ondoan.
- Eraikinak: Hamar etxe azaleratu dira, mosaiko ederrak dituztenak. Aipagarrienak Swastikaren etxea, Tridente eta ezpatarena, eskeletoena eta iturriena dira. Beste hamaika eraikin ere badaude, denetan aipagarriena Forumaren ekialdean aurkitzen den arkudun eraikina da. Azkenik eliteen insulak ere badaude.
- Hiriko harresiak: Zati handiak mantentzen dira oraindik.
- Anfiteatroa: 90x60x20 metrotako neurriak ditu eta arroil natural bat aprobetxatzen du.
- Foruma: Egitura arkitektoniko ugari dituen enparantza zabala da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Iturrien etxea.
-
Foruma.
-
Harresiak.
-
Etxeak.
-
Kalea.
Mosaikoak:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez)(Ingelesez) Conimbrigako museoaren webgunea