Edukira joan

Corellia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Corellia Star Warsen unibertsoko planeta bat da. Ez da sagako filmeetan agertzen.

Corellia klima epeleko planeta bat da, bertako lurrazala zelaiz, basoz eta itsasoz osatua dagoelarik.

Koruskantetik distantzia gutxira kokatua, Corellia galaxian benetako teknologia lantegi bat izateagatik nabarmentzen da. Corelliatik zetozen hiperespaziora iritsi ziren lehen lehen ontziak, soilik "corellia motakoak" deituak, eta eredu honetan oinarritua dago Han Soloren Milurteko Belatza, ontzi hau ere planeta honetakoa delarik. Jatorria Corellian duten sagako beste pertsonaia batzuk Adi Gallia jedia, Aliantza Errebeldearen sortzaileetako bat izan zen Garm Bel Iblis eta Crix Madine jenerala dira, azken hau Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa eta Star Wars VI. Atala: Jediaren itzulera filmeen artean errebeldeetara pasatzen den Inperioko komandantea dena.

Bere izena barroko garaiko konposatzaile eta musikari italiarra izan zen Arcangelo Corelliren omenez jasotzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]