Crans-Montana
Crans-Montana | ||
---|---|---|
Suitzako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Estatu | Suitza | |
Suitzako kantonamendua | Valais kantonamendua | |
District of the canton of Valais | Sierre barrutia | |
Posta kodea | 3963, 3971, 3974 eta 3975 | |
Udalerri kodea | 6253 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 46°18′43″N 7°28′58″E / 46.31194°N 7.48278°E | |
Altuera | 1.495 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 10.447 (2018ko abenduaren 31) −118 (2017) | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Matrikula | VS | |
Hizkuntza ofiziala | frantses | |
commune-cransmontana.ch |
Crans-Montana Suitzako udalerria da, Valais kantonamenduan dagoena. 2017ko urtarrilaren 1ean Chermignon, Mollens, Montana eta Randogne udalerri ohiak batu eta Crans-Montana sortu zuten.[1] Crans-Montana eski estazioa ere bada, herrialdeko nagusienetariko bat dena.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Crans-Montana goi-ordoki batean dago, Bernako Alpeetan, itsas mailatik 1.500 metrora, Rodanoko bailarara eta Sierre hirira begira. Estazioak Icogne, Lens, Montana, Randogne, Mollens eta Chermignon herriak hartzen ditu.
Instalazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]140 kilometroko azalera du, 1.500 metroko altueratik 3.000 metrorainoko kotarekin eta 350 hektareako eski-azalerarekin. Hainbat baliabide mekaniko ditu pistetara iristeko:
Eski-instalazioez gain, golf-gune bat- Crans-sur-Sierre Golf Kluba- eta hotel ugari eraiki dira.
Crans-Montanara iristeko, funikular bat har daiteke, Sierre hiriaren erdigunetik abiatzen dena eta 15 minutu pasatxotan bertara iristen dena. Sierrerekin lotzen duen autobus zerbitzua ere badago.
Ekitaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko Munduko Alpetar Eski Txapelketaren egoitza izan zen
- Urtero Europako Mastersa egiten dute, gizonezkoentzako golf txapelketa.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen bertoko biztanleriaren bilakaera historikoa:[2]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Montana (1981–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.6 | 2.2 | 5.6 | 9.2 | 14.1 | 17.7 | 20.5 | 19.8 | 15.9 | 11.6 | 5.4 | 2.3 | 10.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −1.8 | −1.7 | 1.0 | 4.2 | 8.9 | 12.2 | 14.7 | 14.2 | 10.8 | 7.1 | 1.8 | −0.9 | 5.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −4.8 | −5.0 | −2.6 | 0.3 | 4.7 | 7.6 | 9.9 | 9.8 | 6.9 | 3.8 | −1.1 | −3.8 | 2.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 64 | 53 | 47 | 40 | 58 | 62 | 63 | 70 | 48 | 54 | 57 | 74 | 692 |
Elur egunak (≥ 1.0 cm) | 9.3 | 8.1 | 7.1 | 4.5 | 0.6 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1.0 | 5.3 | 8.1 | 44.0 |
Iturria: MeteoSwiss [3] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Amtliches Gemeindeverzeichnis der Schweiz (Alemanez)
- ↑ Swiss Federal Statistical Office STAT-TAB Bevölkerungsentwicklung nach institutionellen Gliederungen, 1850-2000 (Alemanez)
- ↑ (Ingelesez) MeteoSwiss. Climate Norm Value Tables 1981 - 2010. in: Climate diagrams and normals from Swiss measuring stations..