Cristina Durán Costell
Cristina Durán Costell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1970 (53/54 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valentziako Unibertsitate Politeknikoa : Arte eder Middlesex University (en) : Erasmus programa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta komikigilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Cristina Durán Costell (Valentzia, 1970) ilustratzailea eta marrazkilaria da, hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentziako Arte Ederren Fakultatean lizentziatu zen, marrazketan espezializatua.[2] Ikasten ari zela, No Aparcar Llamo GRUA fanzinea sortu zuen Miguel Ángel Giner, Robin eta Alberto Botilarekin. Ondoren, 1993an, LaGRUAestudio enpresa sortu zuten, istorioak marraztea eta kontatzea zen helburua, komikia eta animazioa ilustratzeko.[2]1997an Valentziako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak (APIV) bere jarduerari berriro ekiteko lan egin zuen eta 2006 eta 2009 urteen artean lehendakaria izan zen. Ilustratzaile Profesionalen Elkarteen Federazioko (FADIP) Zuzendaritza Batzordeko eta European Illustrators Forumaren (EIF) sortze-batzordeko kide ere izan da.[3]
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010ean Espainiako Kultura Ministerioak emandako komiki-sari nazionaleko finalista Una posibilidad entre mil lanagatik.[4]
- 2013an Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako komiki-sari nazionaleko finalista La máquina de Efrén lanagatik.[5]
- 2019an Komikietako Sari Nazionala irabazi zuen El día 3 eleberri grafikoagatik Miguel Ángel Giner eta Laura Ballesterrekin batera,
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El segle d'or valencià (cop. 2014) - Durán, Cristina, 1970-» Catàleg de la Biblioteca Valenciana.
- ↑ a b «APIV - Cristina Duran» APIV.
- ↑ «Biografías» LaGRUAestudio.
- ↑ Burgo, Pilar G. del. (21 de noviembre de 2010). El cómic de una hija con discapacidad. .
- ↑ Durán y Giner Bou repiten como finalistas del Premio Nacional de Cómic. 31 de octubre de 2013.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristina Durán Costell - Tebeosfera, Andrés Álvarez, Juan Royo eta Félix López, 2010.