Dafne eta Kloe (Longus)
Dafne eta Kloe (Longus) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Longos |
Izenburua | Δάφνις καὶ Χλόη eta Ποιμενικά |
Jatorrizko herrialdea | Grezia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | antzinako greziera |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Lesbos |
Dafne eta Kloe (Grezieraz: Δάφνις καὶ Χλόη, Daphnis kai Chloē) (K.a. III-II.) Antzinako Greziako Longus edo Longos idazlearen artzain giroko ezagutzen den kontakizun bakarra da. Lesbos uharteko bi maitale gazte xaloren arteko amodioa kantatzen duen kontakizun honen bizitasunak eta freskotasunak hainbat arlotako artistei eman die bere obretarako gaia mendeetan zehar.[1] Literaturan, margolaritzan zein musikan lan asko istorio horretan oinarritu dira.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Longok idatzitako Dafne eta Kloeren istorioak artzain giroko eleberria da, Teokrito eta Virgilioren ereduen arabera. Dafne eta Kloe artzain gaztetxoak dira. Bi gazte horien bizitza gozoa itsaslapur batzuek, eta gerra labur batek, eteten dute. Baso batean abandonatutako eta artzainen bi senar-emaztek aurki zituzten. Protagonistak elkarrekin hazten dira eta adiskidetasunezko lotura sendoa garatzen dute, familiek ematen dizkieten artzaintza-lanak partekatuz. Bizimodu lasaia ageri da, urtaroen aldaketen erritmoan. Pubertaroa iristean, maitasuna eta erotismoa elkarrekin deskubritzen dituzte, eta azkenean, abentura asko ezagutu ondoren ezkondu, egiten dira. Samurtasuna, ia gehiegikeriaraino, eta bi gaztetxoen inozotasuna dira nagusi. Horren aurrean, auzoko emakume baten lizunkeria indarturik agertzen da, amodio gordinaren lehen pausoak erakusten baitizkio Dafne gazteari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):* Frantsesezko itzulpena (Hodoi elektronikai).
- (Gaztelaniaz): Dafnis y Cloe (Δάφνις καὶ Χλόη / Daphnis kai Chloē).
- Gaztelaniaz, Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala; Juan Valeraren sarrerarekin.