Dermatitis
Dermatitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | larruazaleko gaixotasuna, skin and integumentary tissue symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | familia-medikuntza |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | amcinonide (en) , Azido laktiko, alclometasone (en) , Betametasona, Metionina, Azido boriko, clobetasol (en) , glizerina, crisaborole (en) , doxiziklina, heliomycin (en) , zinc oxide (en) eta thiostrepton (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | L30.9 |
GNS-9-MK | 692.9 |
GNS-9 | 692.9 |
OMIM | 603165 |
MedlinePlus | 000853 |
eMedicine | 000853 |
MeSH | D003872 |
Disease Ontology ID | DOID:2723 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Dermatitisa azalaren hantura da, eta maskuiloak, gorritzea, supurazioak, kostrak eta azkura eragiten ditu.
Dermatitis atopikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dermatitis atopikoa bularreko haurretan agertzen diren lesio eritematoso-besikulosoak dira, oso pruriginosoak; batez ere aurpegian, larruazaleko tolesetan kokatuak (ukondoan, belaun atzean, garondoan, belarrien atzealdean) eta heda daitezke. Haurraren familian alergia-kasuak agertu ohi dira. Lesioak garatuz doaz: tratamenduari esker, gutxitu edota desagertu egin ohi dira. Ekzema konstituzional hau askotan ekzema alergiko izendatzen da horregatik, baina etiologia ez dago batere argi oraindik.
Sintomatologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruneko faktoreek larriagotu dezakete: sintomak lehortasuna, urarekin ukipena, tenperaturaren aldaketak eta estresa.
Hauek dira sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azukre handia.
- Maskuiluek eragindako zarakarrak.
- Maskuiluen alboetan azalaren gorritzea.
- Larruazaleko erupzioa.
- 2 urte baino gutxiagoko umeetan lesioak masailetan, ukondoetan edo belaunetan.
- Nagusietan erupzioa belaunen atzealdean maiztasun handiagoarekin agertzen da eta baita ukondoen atzealdean ere.
- Azalaren zati batzuk belztu eta lehortu egiten dira.
- Azalaren kolorea argitu hala ilundu egin ohi da.
- Normalean, ukondo eta belaunen atzealdean agertzen da.
- Hedatu daiteke lepora, eskuetara, oinetara, betazaletara,...
- Azalaren zatiak gorritu.
- Odola eta pusa belarrian.
Higienerako aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Higienea asko zaindu behar dute dermatitisa dutenek, azala zaindu behar dutelako.
- Maiztasuna: dermatitis duten pertsonak egunero dutxatu beharko lirateke, baina ez bainatu.
- Dutxa: dutxan azala denbora gutxiagoan dago kontaktuan urarekin, orduan, bainua baino hobea da.
- Bainua: ez da 15 minutu baino gehiagokoa izan behar. Eta urarekin batera olio bereziak erabili daitezke.
- Xaboiak eta gelak: betiko xaboiek azala gorritu dezakete.
- hidratazioa: sikatzeko ez da asko igurtzi behar, eta ondoren, komenigarria da olio edo kremak ematea.
- Izerdia: kirola egin ondoren edo izerdi asko bota ondoren, azala ondo garbitu behar da.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago tratamendu zehatzik, pertsona bakoitzak tratamendu berezi bat behar baitu. Horregatik, komenigarria da espezialista batengana joatea, arazoak ekiditeko.