Dick Bruna
Dick Bruna | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hendrikus Magdalenus Bruna |
Jaiotza | Utrecht (en) , 1927ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Bizilekua | Utrecht |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Utrecht (en) , 2017ko otsailaren 16a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Albert Willem Bruna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rijksakademie van beeldende kunsten (en) |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, haur literaturaren idazlea, posta zigilu diseinatzailea, artista bisuala eta animatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henri Matisse |
Genero artistikoa | haur literatura |
nijntje.nl | |
Hendrik Magdalenus Bruna, ezagunagoa Dick Bruna bezala (Utrecht, Herbehereak, 1927ko abuztuaren 23a -Ibidem, 2017ko otsailaren 16a), herbeheretar idazle, diseinatzaile eta ilustratzaile bat izan zen.[1]
Bruna ezaguna egin zen haurrentzat idatzi zituen liburuengatik eta bertan egin zituen ilustrazioengatik, orotara, 200dik gora. Bere sorkuntzarik ezagunena Miffy untxia da (nederlanderaz: Nijntje), 1955ean sortua, itxuraz minimalista, kolorez zuria eta buru handikoa. Ere berean, Brunak beste zenbait pertsonaientzako istorioak sortu zituen ere, hala nola, Lottie, John baserritarra eta Hettie Hedgehog.
Haur literaturaren gainean egindako lanez gain, Brunak diseinua, ilustrazioa eta edizioarekin lotutako zenbait lan egin zituen: liburu azalak, posterrak eta promoziorako materialak, besteak beste. Miffyrekin izan zuen arrakastarekin, ordea, 85 milioitik gora liburu saldu zituen 40 hizkuntzatan. Bere jaioterrian, Ultrecht, haren omenezko museoa eta plaza publikoak daude.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dick Bruna, A. W. Bruna editorearen eta de J. C. C. Erdbrinken bigarren semea eta Henk Brunaren iloba izan zen. Bigarren gerraten mundialean zehar, familian e Loosdrechten (Wijdemeren) ezkutu behar izan zen aita atxilotu eta Alemaniara langile bezala bidali ez zezaten. Gerra ostean, Dick eskolan hasi zen baina laster utziko zuen. Harengandik espero zen aitaren eta aitonaren bide berdina hartuko zuela, eta horrela, editore bihurtuko zela. Horretan trabatzeko, Londresen eta Parisen ibili zen. Azken horretan, mota guztietako museoak bisitatu zituen eta horrek artista izateko gogoa piztu zion. Herbeheretara itzuli zenean, Amsterdameko Arte Ederren Akademian ikasteko eman zuen izena baina bertan behera utzi zituen ikasketa horiek ere. Editore bezala aitarekin lanean jarri beharrean, diseinatzaile bezala hasi zen, eta horrek, familiako ardi beltzaren antzerako zerbait bihurtu zuen. Alta, bere arrakastaren zati handi bat Herbehereetako kioskoetan haren libururen salgai beti egoteari zor zaio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) « Mort du dessinateur Dick Bruna, papa de Miffy le lapin blanc », sur lefigaro.fr, 17 février 2017
- ↑ Miffyren mundua, Dick Bruna (1927 - 2017). (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).