Edukira joan

Dinan

Koordenatuak: 48°27′20″N 2°03′01″W / 48.4556°N 2.0503°W / 48.4556; -2.0503
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dinan
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Côtes-d'Armor
BarrutiDinango barrutia
Kantonamenducanton of Dinan-Est
Izen ofizialaDinan
Posta kodea22100
Geografia
Koordenatuak48°27′20″N 2°03′01″W / 48.4556°N 2.0503°W / 48.4556; -2.0503
Map
Azalera8,7 km²
Altuera76 m
MugakideakTaden, Lanvallay, Quévert, Trélivan, Saint-Carné eta Dinan
Demografia
Biztanleria14.675 (2021eko urtarrilaren 1a)
−7 (2020)
Dentsitatea1.687 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2018ko urtarrilaren 1a
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakExmouth, Dinant, Quebec Hiria eta Lugo
dinan.fr

Dinan Bretainiako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Côtes-d'Armor departamenduan kokatutakoa, Bro Sant Malou lurralde historikoan. 2011ko erroldaren arabera 10.851 biztanle ditu.

Rance ibaiaren ertzeko muino batean zabaltzen da Dinan. Kostaldetik kilometro batzuk barrura badago ere Dinaneraino nabigagarria da Rance.

Aurrehistoriatik populatua izan zen arren castro baten inguruan sortu zen Dinan XI mendean. 1283an Bretainiako dukeak erosi zuen eta gaur egungo harresia eraiki zuen honek. 1384an Joan IV.a Bretainiako dukeak Dinango gaztelua eraiki zuen. XV mendean harresia berriztu zen eta artilleria piezak ere ezarri ziren baina 1488an Frantziako erregearen aurrean errenditu beharra izan zuen. Bretainiako gainerako hiriekin batera 1532an Frantziako Erresuman sartu zen.

XVI mendean garapen ekonomikoa izan zuen, bai artisau jarduerarengatik eta baita Rance ibaiaren ertzean eraikitako portuarengatik ere. Honi esker Saint-Maloko itsasontzientzako oihalak eta belak egiten zituzten ehundegi ugari sortu ziren.

XIX mendean Ranceko portuak garrantzia galdu zuen baina 1879an trenbidearen iristeak jarduera ekonomikoa berpiztu zuen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko alde zaharrak Bretainia iparraldeko turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu du. Kale nagusia Jerzual kalea da, hiria eta portua lotzen dituena. Eraikin aipagarrienak honako hauek dira:

  • Dinango gaztelua: XIV mendean eraiki eta 1886an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.
  • Saint-Malo eliza eta San Salvador basilika: biak ala biak XII mendean eraiki ziren.
  • Erlojuaren dorrea: XV mendekoa da eta 45 metrotako altuera dauka.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]