Edukira joan

Eduardo Noriega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Noriega

Bizitza
JaiotzaSantander1973ko abuztuaren 1a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak

eduardonoriega.com
IMDB: nm0635330 Allocine: 24991 Allmovie: p270896
Twitter: Norihouse Instagram: ed_n Edit the value on Wikidata

Eduardo Noriega Gómez (Santander, Kantabria, 1973ko abuztuaren 1a) espainiar aktore bat da.

1973ko abuztuaren 3an Kantabriako Santander hiriburuan jaio zen. Eduardo zazpi anaietan txikiena da, eta haietatik antzezpenean jardun izan duen bakarra. Bere lehenbiziko bokazioa musika izan zen, horregatik bere hiriko kontserbatorioan bost urtez solfeoa, armonia, korala eta pianoa ikasi zituen.

Urteak igaro ala, bere aukerak zabaldu nahi izan zituen eta Madrilgo Arte Dramatiko Ikastetxera antzezpena ikastera joan zen. Zinemako bere lehenbiziko urratsak hainbat zuzendari hasi berriren film laburretan parte hartuz egin zituen. Zuzendari haietako bat Alejandro Amenabar izan zen, eta harekin batera geroago bi film luze egingo zituen.

Noriegak denbora gutxi behar izan zuen espainiar zinemagintzako panoramaren barnean bere lekua egiteko, Tesis filman parte hartu zuen, baina batez ere Abre los ojos filman bere lehenbiziko paper nagusia antzeztu eta bere aurreneko Gizonezko Antzezpen Onenaren Goya Sarirako izendapena lortu zuen. Beranduago, 2005an El Lobo filman ere paper nagusia antzeztu eta berriz ere Gizonezko Antzezpen Onenaren Goya Sarirako izendatua izan zen.

Bere lehenbiziko filma 1994an Montxo Armendariz nafar zuzendariak zuzendutako Historias del Kronen izan zen.

Ordudanik, Eduardok hainbat filma arrakastatsutan parte hartu du, esate baterako Mateo Gilen Nadie conoce a nadie edota Guillermo del Tororen El espinazo del diablo filmak.

Marcelo Piñeyro argentinarraren Plata Quemada filman Leonardo Sbaraglia aktorearekin bat poliziarengandik ihesi zihoan lapur bat antzeztu zuen.

Urtea Filma Zuzendaria
2011 Blackthorn Mateo Gil
2011 Gigola Laure Charpentier
2010 Agnosia Eugenio Mira
2010 El mal ajeno Oskar Santos
2009 Petit indi Marc Recha
2008 Transsiberian Brad Anderson
2008 En el punto de mira Pete Travis
2007 Canciones de amor en Lolita's Club Vicente Aranda
2006 Alatriste Agustín Díaz Yanes
2005 El método Marcelo Piñeyro
2005 Che Guevara Josh Evans
2004 El Lobo Miguel Courtois
2004 Mon ange Serge Frydman
2004 Souli Alexander Abela
2003 Las manos vacías Marc Recha
2002 Novo Jean-Pierre Limosin
2002 Guerreros Daniel Calparsoro
2001 El espinazo del diablo Guillermo del Toro
2001 Visionarios Manuel Gutiérrez Aragón
2000 Plata quemada Marcelo Piñeyro
2000 El invierno de las anjanas Pedro Telechea
2000 Carretera y manta Alfonso Arandia
1999 Nadie conoce a nadie Mateo Gil
1998 La fuente amarilla Miguel Santesmases
1998 Cha-cha-chá Antonio del Real
1997 Abre los ojos Alejandro Amenabar
1996 Más allá del jardín Pedro Olea
1996 Tesis Alejandro Amenabar
1996 Cuestión de suerte Rafael Moleón
1995 Historias del Kronen Montxo Armendariz

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Filma Zuzendaria
1999 Allamiento de morada Mateo Gil
1996 Cita Luis López Varona
1995 David Carlos Montero
1994 Una historia más Doménicao Ciolfi
1994 Soñé que te mataba Mateo Gil
1993 Luna Alejandro Amenabar
1993 En casa de Diego Carlos Montero
  • Colegio Mayor: 1994ko Telemadrid kateko telesaila
  • Colegio Mayor: 1996 - 1997ko TVE kateko telesaila
  • Shweppes freskagarriaren iragarkia: 2007

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goya Sariak

Urtea Kategoria Filmak Emaitza
2004 Goya Saria Gizonezko Antzezpen Onenari El Lobo Hautagaia
1998 Gizonezko Antzezpen Protagonista Onena Abre los ojos Hautagaia

Platako Fotogramak

Urtea Kategoria Filma Resultado
2004 Platako Fotogramak Zinema Aktore Onenari El Lobo Hautagaia
2001 Zinema Aktore Onenari El espinazo del diablo
Visionarios
Hautagaia
2000 Zinema Aktore Onenari Carretera y manta
El invierno de las anjanas
Plata quemada
Candidato
1998 Zinema Aktore Onenari Cha-cha-chá Hautagaia

Aktoreen Batasuna ("Unión de Actores")

Urtea Kategoria Filma Emaitza
2008 Zinemako Bigarren Aktore Onena Transsiberian Hautagaia
  • AICA Zinemaldiko Aktore Onena, Luna filma, zuzendaria: Alejandro Amenabar (1994).
  • Alcalá de Henaresko Zinemaldiko Aktore Onena, Luna filma, zuzendaria: Alejandro Amenábar (1994).
  • Aguilar de Campoóko Aktore Onena, Allanamiento de morada filma (1999).
  • Menorcako Zinemaldiko Aktore Onena, La fuente amarilla filma (1999).
  • 2001eko Europar Errebelazioa, Canneseko Zinemaldia (2001).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]