Edukira joan

Egoera-funtzio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Termodinamikan, egoera-funtzio bat edo egoera-aldagai bat magnitude fisiko makroskopiko bat da, orekan dagoen sistema baten egoera ezaugarritzen duena. Orekan dagoen sistema termodinamiko bat emanda, egoera-aldagaien kopuru finitu bat aukeratu daiteke, halako moldez non beren balioek sistemaren egoera modu unibokoan zehazten baitute.[1][2]

Egoera-funtzio baten balioa sistemak unean duen egoera termodinamikoaren araberakoa da, bertara nola iritsi den kontuan hartu gabe. Horrek esan nahi du, une jakin batean, bi sistema termodinamiko baldin baditugu n askatasun-gradurekin orekan eta n egoera-funtzio independenteren balio bera neurtzen badugu, beste edozein egoera-funtziok balio bera izango duela bi sistemetan, aurreko uneetako aldagaien balioa edozein dela ere. Oro har, orekatik kanpoko sistemak ezin dira irudikatu askatasun-graduen kopuru jakin baten bidez, eta deskribapena askoz konplexuagoa da.

Orekan dagoen sistema baten egoera-aldagai batzuk hauek dira:

Sistema edo "substantzia" mota bakoitzak egoera-ekuazio bat edo eratze-ekuazio bat du ezaugarri, eta ekuazio horrek egoera-aldagai batzuk elkarrekin erlazionatzen ditu; izan ere, esan bezala, oreka termodinamikoan dauden sistemek askatasun-graduen kopuru jakin bat dute, Gibbsen faseen arauaren arabera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Termokimika. Lehenengo printzipioa, barneko energia, entalpia eta Hess-en legea - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  2. «Egoera-funtzio, egoera-akdagai - ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]