Elisa Loncón
Itxura
Elisa Loncón Antileo (Lefweluan, Traiguén, Txile, 1963ko urtarrilaren 23a) maputxe unibertsitate-irakaslea, hizkuntzalaria eta amerindiar herrien aldeko ekintzailea da. Mapudungun hizkuntza irakasten du Txileko Santiagoko Unibertsitatean.
2021eko uztailaren 4az geroztik Txileko Errepublikaren konstituzio-proiektu berria idazteko eratu den Konstituzio Biltzarra zuzentzen du.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loncon Lefweluan komunitate maputxean hazi zen, eta handik La Fronterako Unibertsitatera jo zuen. Ingeleseko irakasle izateko titulua lortu ostean, Hagako Gizarte Ikasketen Institutuan eta Kanadako Reginako Unibertsitatean aritu zen ikasten.
2021ean Munduan eraginik handiena duten 25 emakumeen zerrendan sartu zuen Financial Times egunkariak oraintsu.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022an Rene Cassin saria, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailarena. Lonconek arlo akademikoan zen Txileko komunitate indigenekiko gizarte lanean izandako dedikazioagatik. [2]
- 2021ean, BBCren 100 Emakume zerrendan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lartzanguren, Edu. (2021-07-05). «Elisa Loncon maputxeak zuzenduko du Txileko konstituzioa idazteko biltzarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ Alberdi, Iosu. «Elisa Loncon Antileok jasoko du Rene Cassin saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).