Elurkor
Elurkor (orduko grafiaz Elhurcor, frantsesez Nivôse) errepublikar egutegiko laugarren hila da.
Gregoriotar egutegira ekarrita, abenduaren 21etik urtarrilaren 19ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Capricornus zeinuaren aldiarekin ia bat dator.
Jatorrian «lurra zuritzen duen elurretik dator, abendutik urtarrilera izaten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Elur garai hori Ipar Hemisferioan baino ez da izaten urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egutegi errepublikanoa | ||
---|---|---|
Udazkena: Mahaxte • Lainote • Izozte |